Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Aste erabakigarria

Lander Arretxea -

2023ko maiatzak 24

Orain bai: iritsi da aste erabakigarria. Igandea gero eta gertuago dago. Hilabete luzeak eman dituzte denek prestaketetan: taldeak osatzen, egitekoak errepasatzen, estrategia zirriborratzen. Kazetariak eta aditu sutsuenak euren pronostikoekin hasi zirela badira gutxienez bost hilabete. Baina egiazko lehia zein arreta mediatikoa aste gutxi hauetan kontzentratzen dira. Orain da porra, kiniela eta lagunarteko eztabaiden garaia. Polemika gutxi batzuen zaratak bete ditu albistegiak eta egunkarien azalak. Baita Twitterreko ika-mika gehienean antzuak ere. Baina bien bitartean, atzerako kontaketak beheranzko bidean jarraitzen du, geldiezin.

Izango da, lagunarteko kiniela horiek hauspotuta, asteotako martxa aspergarria telebistaz jarraitu duenik. Eta hala bada, batzuen eta besteen estrategiaren berri izango du dagoeneko. Baina beste askok azkeneko egunetan soilik eskainiko diote arreta: orain ikusiko baititugu hautagai nagusiak parez pare, nor bere argumentuekin, historikoa izango den —beti izaten da historikoa— balizko emaitzaren bila. Aurreikuspenak alde dituztenak kontserbadore jokatzen, eta aukera gutxi omen dutenak ausart eta baikor. «Itxaropena ezin da galdu azken segundora arte». Laster argituko dugu auzia: nork eramango du etxera Italiako Giroko maglia arrosa? Nor izango du aldameneko bi postu txalogarrietan?

Aurretik esandako guztiak hauteskunde girora eraman bazaitu, lasai, ez da harritzekoa. Kirol emankizunez bezainbeste eztabaida politikoaz aritzeko balio duten esamoldeekin Osakidetzako itxaron zerrendak baino luzeagoa den segida osatu daiteke. Telebisten trataeraz beste horrenbeste esan daiteke: debateak lehiak dira; boteretsuenei eskaintzen zaie denbora gehien; eta kirolariek bezala, politikari mordoak buruz ikasitako esaldi hutsalak errepikatzen ditu. Kazetariak berberak dira tarteka. Aurten Italiako Giroan ez badago ere, bietan ikusi izan dugu Xabier Usabiaga: txirrindularien zein batzarkideen emaitzen berri ematen. Asko dago jokoan igande honetan. Etxebizitza eskubideari, gizarte zerbitzuei, euskarari eta beste makina bat gairi eragingo diete herriz herriko emaitzek. Ezin esan arduratzen ez nauenik. Baina telebistara joz gero, nahiago Italiako Giroa, giro politiko zakartu hau baino.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Reparaz eta Xabier Usabiaga ©ETB

Hauteskundeetako saioak %21eko ikusle kuota izan zuen ETB2n, eta %2,4koa ETB1en

Urtzi Urkizu

Euskarazko katean bost ordu eta erdi luzeko emanaldia aurkeztu zuten Nerea Reparazek eta Xabier Usabiagak. 205.000 herritarrek bat egin zuten noizbait ETB1eko emankizunarekin.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

Argako erregina betierekoa

Edurne Elizondo, Nafarroako Hitza

Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista iruindarrari buruz idatzitako antzezlana. Ahanzturari egin behar izan dio aurre De Pazek, lehen mailako artista horren bidea ezezaguna baita iruindar gehienentzat. Aktoreak Etxarren oroitu eta «imajinatu» nahi izan du.

Jende anitz bildu zen Iruñeko Alde Zaharraren Egunean; irudian, auzoko erraldoiak, Nabarreria plazan. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Auzo bizi baten erakusgarri

Iker Tubia

Jende anitz atera da karrikara Iruñeko Alde Zaharraren Eguna ospatzera. Gizarte eragileek auzolanean antolatzen dute jarduna, eta haien lana karrikan ezagutarazteko baliatzen dute.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Nahi dudanean, nahi dudanarekin eta nahi dudan bezala kantatzen dut nik»

Iker Tubia

Flamenko «purua» kantatzen 'maisu' deitzen dute, baina ez du ogibide hori izan. Ijito herriarentzat dena nahi du, eta horren alde lan egiten jarraitzen du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.