Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Erraza

2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Telesailak telebistatik at ikusteko aukera oso gutxitan izaten da. Aukera hori izaten denean, luxu handi bat da eta pantaila txikirako prestatzen diren edukiak zine areto batean ikustea asko eskertzen da. Donostiako Zinemaldian urtero telebistako eduki gehiago aurkezten dira. Horrek kritikak sortu ditu zinemazale puristen artean, baina iritzi horiek alde batera utzi nahi ditut, eta formatuen uztarketaren alde jarriko naiz gaurkoan.

Azken urteetan zine aretoetara jende gutxiago doa eta film asko plataformen esku daude. Aurten, Netflix, Amazon Prime eta Filminek euren produkzioak aurkeztu dituzte Donostiako Zinemaldian. Telesailen artean, Apagón aurkeztuko dute Sail Ofizialean eta Movistar Plusek bere galan Fácil telesaila aurkeztu du. Zinemaldian ikusten ari naizen filmen artean tarte berezi bat eman diot Fácil telesailari eta pantaila handian ikusteko aukera aprobetxatu dut.

Cristina Moralesen Lectura fácil eleberrian oinarritua dago Anna R. Costaren lana. Hartan, lau gazteren gorabeherak erakusten dizkigu zuzendariak. Lau gazteen helburua bizi diren pisuan segitzea da, baina jarraitzeko oztopoak dituzte. Laurak lehengusinak dira eta dibertsitate funtzionala dute. Bakoitzak gaitz desberdina du, baina laurak Kataluniako Gobernuaren tutoretzapean daude. Aktoreen artean, Anna Castillo eta Natalia de Molina daude eta, haiekin batera, hasiberriak diren Anna Marchessi eta Coria Castillo aktoreak. Laurak sartzen dira lehengusinen rolean.

Haien egunerokoa erakundeek jartzen dizkieten arauek baldintzatua dago. Arau horiek betetzen direla ziurtatzeko, ikuskatzeak dituzte. Besteak beste, Natalia de Molinaren pertsonaia arauen aurka dago. Berak sexurako grina du eta horrek egoera latzak eragin dizkio iraganean, besteak beste, abortu bat egin behar izan zioten. Protagonisten bizitza nahiko zaila da, baina telesailak oso modu errazean laguntzen digu protagonisten lekuan jartzen. Haiekiko enpatia izateaz gain, bizitzan erabaki autonomoak lortzeko aukera izatea opa diezu pertsonaiei. Telesailari ere bide onena opa diot, eta Zinemaldia amaitu ostean, pantaila handian ikusi dugunak pantaila txikian ere arrakasta izatea espero dut. Filmekin bezala, pantaila handiaren ostean, bide luzea dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.