Albistea entzun

IRLEN SAREA

Txipen borrokak

Gorka Julio -

2020ko irailak 26

Pieza txiki bezain garrantzitsu baten ondorioz lehertu daiteke hurrengo gerrate mundiala: txipak. Txipen ekoizpena da une honetan Txina eta AEBen arteko gerra hotzaren puntu beroa. Ekoizpen horren kontrolean jokatuko da hurrengo urteetako botere hegemonia.

AEBen eta Txinaren arteko gerra teknologikoaren ondorioz, azken hilabeteetan, Pekinen erdieroaleen independentzia lortzeko asmoak indarberritu ditu. Ezinbesteko zaizkion erdieroaleen industrian inbertsio eta ahalegin bereziak egiten ari da, baina oraindik teknologikoki mugatuak dira saiakeren emaitzak. Horregatik ere, ezinbesteko pieza zaizkion txipak lortzeko erosketak egitera behartuta dago Txina.

Saiakera horiek ikusita, Trumpen gobernuak bere asmoak zapuzteko ahaleginak areagotu ditu eta txipa fabrikatzen dituen Taiwan, borrokaren erdian gelditu da, bi erraldoien arteko lehian.

AEBetako gobernuak bi estrategia teknologiko abiatu ditu Txinari teknologia handiko hornikuntza kateetarako sarbidea mozteko. Lehena, Huawei bezalako enpresak zigortzea, beren garapen teknologikoa mugatzeko txipen produkzioan egin ditzakeen aurrerapenak geldotzeko, baina baita txipak erosteko zailtasunak jarriz. Bigarrena, aldiz, Taiwan bere orbitara hurbiltzeko saiakera izan da. Taiwanek Txinarekin daukan lurraldetasun gatazka eta AEBetako softwarea eta teknologiekiko mendekotasuna baliatuz erakarri nahi dute beren interesetara.

Gailu elektronikoen barruan dauden eta nanometroetako teknologia darabilten txip horien nagusitasunak zeinek edukiko duen dago jokoan. Horrek markatuko du herrialde baten garapen teknologikoaren ibilbidea. Izan egunero erabiltzen ditugun sakelakoetan erabiltzen dugulako, espazio-ontzien teknologiarako edota datu analisi eta ustiaketa egiteko aukerak biderkatuko dituelako.

Txinak gauza askotan, AEBen betierekoa zirudien hegemonia gainditu du, baina txipetan oraindik nagusitasun hori ez du lortu. Horregatik erabaki dute AEBek hortik erasotzea aipatutako bi errailetan, denbora irabazteko aukera izango duelakoan; baina denbora zertarako? Borroka teknologikoan aurrera egitea edo saihestea gero eta zailagoa dirudien gerra bat prestatzeko. Txipen borrokak lehertu dezake beste munduko gerra bat? Espero dezagun ezetz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.