Albistea entzun

IRLEN SAREA

Pentsatzeko, ekin

Gorka Julio -

2021eko ekainak 19

Aste honetan Euskalherriadigitala.eus manifestua eta plataforma kooperatibismoari buruzko jardunaldi bat aurkeztu dituzte. Zerbait mugitzen ari den seinale dira bi egitasmoak. Inertziarekin hautsi eta gure buruak pentsatzeko eta praktika berriak martxan jartzeko gai izango gara?

Arlo sozio-politikoko, -ekonomikoko, -teknologikoko eta hezkuntzari lotutako agenteek zein norbanakoek Euskal Herria Digitala manifestua argitaratu dute. Manifestuan azken hamarkadetan bizkortu egin diren sistema kapitalistaren egiturazko zenbait fenomeno, hala nola finantza-globalizazioa, lanaren prekarizazioa, demokraziaren pribatizazioa edo berotze globala salatzen dute. Hortaz gain, garapen teknologikoan eman diren aurrerapenak ikusita, garapen hori soilik elite finantziarioaren alde egon ordez, jendartearen zerbitzura jar dadin lortzea dute helburu. Garapen teknologiko horrek demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean izan dezakeen eragina aztertu eta sare moduan aritu, aditu eta herritarrez osatutako sare bat mobilizatu nahi dute horretarako.

Aldi berean, uztailaren 1ean, Arrasateko Polo Garaian, Plataforma Kooperatibismoaren inguruko jardunaldi bat izango da. Plataforma-Kapitalismo bortitzenari aurre egiteko egiturak sortzeko tresna tekniko eta sozioekonomikoak ere badirela eta Plataforma-Kooperatibismoa zer den sozializatzea dute helburu antolatzaileek. Kooperatibismoak XXI. mendeko teknologiekin topo egitea proposatzen dute; ez baliabide/lanabes bakar bezala, baizik eta erantzun antolatua emateko tresna gisa. Plataformak ez ezik, horien inguruko ekosistema kooperatibo bat sortzea ere garrantzitsua da horretarako eta hori Euskal Herrian, ezinbestean, lan kooperatiboaren tradizioarekin eta genealogiarekin lotzea dakar. Erronka, beraz, aukera berriak jende gehiagorentzat irekitzea izango da, lan kooperatibetan errotuta dagoen lanaren burujabetzaren kontzeptua mantenduta.

Ekosistema kooperatibo digital lurraldetu bat eraikitzeko, beraz, denon artean pentsamendu eta praktikak produzitu beharko ditugu, beste batek pentsatutakoak edo sortutakoak erreproduzitu nahi ez baditugu. Pertsonak erreproduzitzeaz gain, produzitu ere egiten gara, horregatik dira garrantzitsuak gauzak beste era batera izan daitezkeela erakusten diguten egitasmo mota horiek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.

Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.