Noiz sortua: 2019-10-02 00:30:00

«Alderdi bakarreko gobernuen aroa» amaitu dela uste du EPk

«Menpekotasunean» oinarritutako gobernurik ez du onartuko. Lopez de Uraldek esan du «gune berdea» sortuko dutela Unidas Podemosen, Equok koalizioa utzi ondoren
Juantxo Lopez de Uralde, Miren Gorrotxategi, Pilar Garrido eta Roberto Uriarte, atzo, Bilbon.
Juantxo Lopez de Uralde, Miren Gorrotxategi, Pilar Garrido eta Roberto Uriarte, atzo, Bilbon. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2019ko urriak 2

Elkarrekin Podemoseko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatuek uste dute amaitua dela «alderdi bakarreko aroa», eta Espainiako hurrengo gobernua «koalizio gobernua» izango dela ezinbestean. Haien iritziz, EPrena da «aukera politiko eraldatzaile bakarra», eta, horregatik, sostengua eskatu diete ezkerreko boto emaileei: «hazi» egin nahi dute eta «gehiago» izan, horrela «indar gehiago» edukitzeko Espainian gobernu progresista eratzerakoan.

Arabako Elkarrekin Podemosek Espainiako Kogresuan duen diputatu Juantxo Lopez de Uralde, Gipuzkoako Pilar Garrido eta Bizkaiko Roberto Uriarte eta Miren Gorrotxategi hedabideen aurrean agertu dira egoera politikoaz iritzia emateko. Kazetariek zuzenean galdetu aurretik, ez dute aipatu ez PSOE eta ez Iñigo Errejon buru duen Mas Pais alderdi berria, baina helburu argia izan dute beren adierazpenetan: esatea haiena dela «aukera eraldatzaile» bakarra, horren froga gisa orain arte egindakoa aurkeztea, eta geroari begira koalizio gobernuaren formula berrestea, PSOEk proposatzen duenetik aldenduta.

Roberto Uriarte Bizkaiko diputatuak esan duenez, Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan Unidas Podemosek «kooperazioan, lankidetzan eta elkarkidetzan» oinarritutako eredua proposatu dute, eta hala egingo dutela aurrerantzean ere. «Horrek ez dauka zerikusirik menpekotasunarekin», erantsi du, eta azaldu PSOEk «menpekotasunean» oinarritutako gobernua «inposatu» egin nahi izan diela.

Uriarteren ustez, eredu hori akituta dago. «Hurrengo gobernua askotarikoa izango da. Amaitu da alderdi bakarreko gobernuen aroa», esan du.

Bere hitzaldian, Uriartek ez du aipatu Mas Pais, baina kazetariei erantzunez esan du ez duela uste Errejonen hautagaitzak kalte egingo dienik datozen hauteskundeetan. «Inkesten arabera, badirudi hautagaitza hori erakargarriagoa dela PSOE eta Ciudadanosen boto emaileentzat. Kalterik egitekotan, alderdi haiei egingo die».

Uriartek nabarmendu du «mundu guztiak» duela bozetara aurkezteko eskubidea, eta hori «errespetatu» egiten dutela, baina ez dio etorkizun handirik aurreikusi Errejonen hautagaitzari. «Aurrekoetan ere ezkerreko alderdi batzuen zatiketen ondorioz sortutako hautagaitzekin lehiatu behar izan genuen: IUren zatiketa zen Actua hautagaitza,Gaspar Llamazares buru zuena, eta Solidaria, PSE-EEren zatiketaren ondorioz sortua. Orain Mas Pais ere aurkezten da, baina nik esango nuke zatiketek normalean ez dutela arrakasta handirik izaten hauteskundeetan».

«Haztea» helburu

Miren Gorrotxategi Bizkaiko diputatuaren ustez, «norbera ekologista edo feminista gisa aurkeztea ez dago edonoren esku», eta horrelakoak «ekintzen bitartez» frogatu behar dira. Azaroaren 10eko hauteskundeei begira «haztea» jarri du helburutzat, «gehiago izatea, gizarte honek aurrean dituen erronka kolektiboei heldu ahal izateko».

Juantxo Lopez de Uraldek, Mas Pais aipatu gabe, esan du «albiste ona» dela orain beste indar politiko batzuek boto ekologista erakarri nahi izatea, «horrek frogatzen duelako larrialdi ekologikoaren gaiak eztabaida politikoaren erdigunea eskuratu duela», baina, «hitzetatik harago», Unidas Podemosek egindako proposamenak aletu ditu, koalizioa «benetako erreferentzia berdea» dela frogatu nahian: klima larrialdiaren adierazpena, Bioaniztasunaren Legea, animalien eskubideen aldeko ekinbideak eta abar.

Oraintsu arte, Equo alderdi ekologistako zuzendaritzako kide ere izan da Lopez de Uralde. Mas Pais agertu izanak arrakala handia sortu du alderdian: Espainian, esaterako, Mas Paisekin batera aurkeztuko dira, Unidas Podemos bazter utzita, eta Equoren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzarrak joan den astean erabaki zuen ez dutela inoren aldeko kanpaina egingo. Orain, baina, Gipuzkoako Equok adierazi du bat datorrela Espainiako Equoren erabakiarekin.

Lopez de Uraldek esan du «errespetatu» egiten dituela erabaki horiek, baina berak jarraituko duela UPn lanean, «koherentziagatik».

«Ekologismo politikoak UPren eskutik lortu du erakundeetara iristea», gogorarazi du Lopez de Uraldek, eta iragarri ekologismoaren inguruan aritzen diren beste militante batzuekin batera «gune berdea» sortuko dutela Unidas Podemosen barruan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan COVID-19 gaitzak ez du inor hil du Euskal Herrian, eta hamasei positibo atzeman dituzte PCR probekin. Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Gazte bat Iruñeko igerileku batera sartzen, joan den astean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Bi lagun hil dira eta bertze hogei positibo atzeman dituzte Euskal Herrian

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Detektatutako azken kasuetatik bosna daude Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Baliteke batek lotura izatea Orioko kasuekin

Produktibitatea
Hainbat pertsona Iruñean, maskarak jarrita dituztela. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroan 10.351 pertsonak pairatu dute gaitza, gobernuaren arabera

Igor Susaeta

Hego Euskal Herrian bost pertsonak eman dute positibo PCR proban. Murgarentzat, orain ez dago «transmisio komunitariorako arriskurik»

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna