Albistea entzun

Gerra komertzialaren faktura 2020. urtean: 631.000 milioi euro

NDFk «bake komertziala» egitera deitu ditu Txina eta AEBak. Trumpek esan du Pekin ez dela «dagokion mailan ari» negoziazio prozesuan, eta Txinak ukatu egin du akordioa arriskuan dagoela
Donald Trump, herenegun, bere aurkako <em>impeachment</em> prozesuaz aritzeko agerraldi batean.
Donald Trump, herenegun, bere aurkako impeachment prozesuaz aritzeko agerraldi batean. JIM LO SCALZO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2019ko azaroak 22

Munduko ekonomia hoztu egin da, eta gripeak jo dezake protekzionismoaren birusaren aurkako neurriak hartzen ez badira lehenbailehen. Kristalina Georgieva NDF Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak argi esan zuen atzo Pekinen egindako goi bileran: «Moteltze sinkronizatu bat» gertatzen ari da, eta, ziklo aldaketa hori urrunegi joan ez dadin, «harreman multilateralak» dira txertorik onena; alegia, norbera bere kabuz muga zergak ezartzen ibili gabe, munduko erakundeen barruan erabakitzea dela bidea. Trump aipatu gabe, harentzat da NDFren mezu argia.

Izan ere, Txinaren eta AEBen arteko gerra komertziala arrasto argia uzten ari da azken urtean, eta kopuru makroak uste baino azkarrago ari dira okertzen. Georgievak datu deigarri bat eman zuen: 2020. urtean 631.000 milioi euro baino gehiago izango da gerra komertzialaren faktura. Gogoratu zuen, halaber, munduko hazkundearen aurreikuspena %3 dela 2019rako, «azken hamarkadako apalena». Munduko BPGaren %90 moteldu egin zen 2018an; duela bi urte PBG horren %75en hazkundea azkartu egin zen. Hau da, moteltzea saihetsezina da jada, baina, urrunegi joan ez dadin, Nazioarteko Diru Funtseko gidariak eskaera zehatza egin zien Washingtoni eta Pekini: «Su-eten komertziala bake komertzial bihurtu behar da».

Nahiak gauza bat dira, eta errealitatea, ordea, beste bat. Brexit-a nola bukatzen den, horren arabera oker daiteke are gehiago nazioarteko ekonomia, Kristalina Georgievak aitortu zuenez. «Ekonomia moteltzen denean, mundu osoari eragiten dio, baina ahulenei modu berezian. Horregatik, babes sozial sendoak beharko dira». Datorrena larria izan daitekeela batzuentzat, «azkar» esku hartzen ez bada. Dena den, 2020rako %3,3ko hazkunde aurreikuspenari eutsi dio Nazioarteko Diru Funtsak bere azken jakinarazpenetan.

Trumpi dagokion maila

Haatik, Donald Trumpek irmo jarraitzen du Etxe Zurira iritsi zenetik erakutsitako estrategiarekin: nazioarteko erakundeei entzungor egitea. Jarrera horri eutsi zion muga zergen gerraren berri ematean, atzo. «Txina ez da dagokion mailan ari», esan zuen. Oraintxeko negoziazioan eragiteko diren ala ez alde batera utzita, ez dira konfiantza sustatzeko moduko hitzak.

Negoziazioak ez doaz gaizki, ordea, Pekinen arabera, eta potentzia biek joan den hilean egindako akordiorako oinarria ez dago arriskuan. «Oraingoz ez dago xehetasun gehiago, baina ez dira egiazkoak zabaltzen ari diren esamesa ezkorrak». Gao Fen Merkataritzako ministroak erantzun zion Trumpi.

Batera edo bestera, akordioaren lehen faseak sinatu gabe jarraitzen du, eta muga zergek, bere hartan. Washingtonek esan zuen akordio hori zegokion epean sinatuko zuela, baina ez da horrela izan, eta Trumpek eta Xik ez dute hitzordurik adostu, Txilen bertan behera geratutako goi bileraz geroztik. Hala, ezkortasuna azkar zabaltzen ari da muga zergak are gehiago gogortzeko Trumpen mehatxuaren ondoren.

Kontua da laster mugarri batera iritsiko direla alde biak: abenduaren 15ean indarrean sartuko da %10tik %15erako muga zergen igoera Txinako produktuentzat. Trumpen esku dago urrats hori ez egitea, baina negoziazioaren emaitzen araberakoa izango da haren erantzuna, noski.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haize errotak Bretainiako kostaldean, Sant Nazertik gertu. ©STEPHANE MAHE / EFE

IEAren arabera, 2025erako berriztagarriak izango dira argindar iturri nagusia

Paulo Ostolaza

Nazioarteko Energia Agentziak kalkulatu duenez, argindar eskariak gora egingo du, Asiak bultzatuta. Iturri berriztagarriek eta nuklearrak aseko dute eskari berria

LAB sindikatuaren mobilzazioa, asteazken honetan ©Guillaume Fauveau

LABek pentsio sistema propioa aldarrikatu du

Berria

Manifestazioa egin du Hendaia eta Irun artean. Euskal Herriko alderdi politikoak deitu ditu Madrilen eta Parisen murrizketa gehiago ez onartzera. Frantziako sindikatu nagusiek beste mobilizazio egun bat antolatu dute hilaren 16rako.

Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariak protestan, Lan Ikuskaritzaren Bilboko egoitzaren atarian. ©ELA Bilbo

Enpresen «konplize» izatea egotzi diote Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariek Lan Ikuskaritzari

Iñaut Matauko Rada

Ikuskaritzaren egoitzaren atarian elkarretaratzea egin dute grebalariek. Greba eskubidea «etengabe» urratzen zaiela gogorarazi dute.

Zentral eoliko bat Yanchengen (Txina). 2025. urtean Txinarena izango da munduko energia eskariaren heren bat. ©ALEX PLAVEVSKI / EFE

Hiru urte barru berriztagarriak izango dira munduko argindar iturri nagusia

Paulo Ostolaza

Ikatza gaindituko dute, IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera. Datozen hiru urteetako eskariaren igoera ere energia berriztagarriekin eta nuklearrarekin aseko da ia erabat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.