Albistea entzun

Uztaileko enplegu sorrera ez da gai izan 'hezkuntza efektua' saihesteko

Hego Euskal Herrian, uztailean ekainean baino ia 2.400 langabe gehiago eta 5.000 afiliatu gutxiago zeuden. LAB sindikatuak instituzioei leporatu die «prekaritatearen notarioak» baino ez izatea
Tamaina handiagoan ikusi

Jon Fernandez -

2019ko abuztuak 3

Krisi ekonomikoa hasi zenetik, bigarren uztaila da aurtengoa, iazkoarekin batera, langabeziak gora egin duena. Ekainean baino 2.367 langabe gehiago zeuden uztailaren amaieran Hego Euskal Herrian: 144.086 denera. Gainera, aurtengo uztailean izandako langabe kopuruaren igoera iazkoaren bikoitza izan da, iaz 1.087 langabe gehiago zenbatu baitzituen SEPEk. Dena dela, hilabete arteko gorabeherak gorabehera, langabe kopurua iazko uztailean baino 9.540 apalagoa da aurtengoan.

Uztaila hilabete txarra zen langabeziarentzat krisiaren aurreko urteetan, baina, 2009az geroztik, langabe kopurua jaitsi egin izan da zazpigarren hilabetean, udako aldi baterako enpleguari lotutako kontratazioei esker. Iaz arte. Hamar urtean lehenengo aldiz, iazko uztailean langabe kopurua igo egin zen, krisi aurreko ohiko joera berreskuratuz. Bai iazko kasuan, bai aurtengoan, pisu handia du zerbitzuen sektoreko enplegu galerak, eta bereziki irakaskuntzaren arlokoak.

Iazko uztailean eta aurtengoan, enplegu sorrera ez da gai izan hezkuntza efektua delakoari buelta emateko. Ekainarekin, irakasle askori kontratua amaitzen zaie behin-behineko, eta ez diete kontratu berririk egiten irailean edo urrian ikasturtea hasi arte. Uztailean, sektore guztietan gutxitu da enplegua, baina zerbitzuen sektorean zenbatu dituzte langabe gehien, eta alde handiarekin gainera: ekainean baino 2.548 langabe gehiago zeuden zerbitzuetan.

Urtaroaren ajeak

Nafarroako jarduneko gobernuak, hain zuzen ere, «txartzat» jo ditu uztaileko langabeziaren datuak, baina nabarmendu du «urtaroari lotutako arrazoiek» eragin dutela igoera, «langabeziaren igoeraren zati handi bat ikasturtea bukatu duen hezkuntza sektoreari baitagokio».

Bai Nafarroako Gobernuak bai Eusko Jaurlaritzak eskatu dute uztaileko datua modu isolatuan ez hartzeko, eta urte arteko beherako joeran jarri dute begirada: hilabete arteko langabezia lau lurraldeetan igo bada ere, urte artekoa lauretan jaitsi da. Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Enplegu sailburuak adierazi du beherako joera hori indartzeko lan egin behar dela, dagoeneko %10etik behera dagoen tasa gehiago apaltzeko —EAEn %8,6koa da tasa INEren arabera, eta %9,6koa Eustaten arabera—.

Bestelako irakurketa egin dute sindikatuek. LABek gogora ekarri du langabeziaren igoerak bereziki emakumeak zigortu dituela, eta uztailaren amaieran andrazkoak zirela hamar langabetik ia sei (%58,5). Gainera, langabe erdiak baino gehiago 45 urtetik gorakoak ziren (%50,5). «Hain zuzen ere, enplegurako sarbide txarrena duen adina dute langabe gehienek: 45 urtetik gora», ohartarazi du sindikatu abertzaleak.

LABek adierazi du inoiz baino beharrezkoagoa dela ekintza sindikala indartzea eta «erantzun sindikal eta soziala orokortzea»: «Instituzio publikoen enplegu planak ez dira gauza egoera aldatzeko; areago, ematen du instituzioek datu estatistikoak eman besterik ez dutela egiten, prekaritatearen notarioak balira bezala». Halaber, UGTk ere esan du «oso kezkatuta» dagoela Nafarroako datu txarrekin, «ekonomiaren moteltzea erakutsi dezaketelako zenbakiok».

Nolanahi ere, Gizarte Segurantzak 27.155 afiliatu irabazi ditu iazko uztailetik: hilabete horretan izandako urte arteko bigarren daturik onena da 2007tik —datu onena iazko uztailekoa izan zen, 27.783 afiliatu gehiago izan baitziren—. Hori bai, ekainean iaz baino %7,7 kontratu gehiago sinatu bazituzten ere —ekainekoak dira azken datuak—, hamar kontratutik bederatzi baino gehiago aldi baterakoak izan ziren (%93,3).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa, erdian; haren ezkerretara, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusia, eta eskuinetara, Pepe Alvarez UGTkoa. ©ZIPI / EFE

Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata 1.080 eurora igo da

Imanol Magro Eizmendi

Espainiako Gobernuak %8 handitu du, eta 74.500 langileri eragingo die. CCOOrekin eta UGTrekin adosturiko eguneraketa da, eta adituek aholkatu zuten gehienezko igoeratik gertu dago

«Soldata igo arren, prekarioa izango da»

«Soldata igo arren, prekarioa izango da»

Maddi Iztueta Olano

Lanbide arteko gutxieneko soldata %8 igoko dute Hego Euskal Herrian. Asko dira gutxieneko kopuru hori irabazten duten langileak, eta, halako igoerak ongi etorriak izan ohi diren arren, «ez dira nahikoa».

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidentea, iazko urrian. ©Oskar Matxin Edesa/Foku

EAJk eta PSE-EEk elkarrizketak hasi dituzte zerga erreforma baterako

Aitor Biain - Maddi Iztueta Olano

Helburua zerga sistemaren «progresibitatea handitzea» dela adierazi dute. Baina ez dute iragarri zer aldaketa aztertuko duten zehazki. ELAk eskatu du enpresa handiei zergak igotzea.

Baionako manifestazioa, 'Erretreten erreforma injustu hau gibelatu!' leloarekin. ©BERRIA

Milaka jendek uko egin diote erretreten erreformaren proiektuari

Ekhi Erremundegi Beloki

Bigarren greba eguna egin dute Ipar Euskal Herrian, sindikatuek deituta. Salatu dute adin batetik aitzina ezinezkoa dela baldintza egokietan lan egitea. Bihar protesta eginen dute Hendaian

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Jon Fernandez

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.