Albistea entzun

Koronabirusa

Hilabetean %82 apaldu da positibo kopurua Hegoaldean

Beste 240 kutsatu zenbatu dituzte: kopururik apalena ekain amaieratik. Nafarroako txertaketa gune handien itxiera iragarri dute
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegiko txertaketa gunea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegiko txertaketa gunea. V. LOPEZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain - Uxue Rey Gorraiz -

2021eko irailak 7

Kutsatuen kurbak maldan behera segitzen du Hego Euskal Herrian. Izurriaren bosgarren olatuak uztailaren hondarrean jo zuen goia, eguneko bi mila positibo inguru zenbatuta, eta, ordutik, indarra galduz joan da. Transmisioari loturiko aldagaien datuak jaitsiera horren erakusle dira: herenegun 240 positibo atzeman ziren Hegoaldean egindako testetan, kopururik apalena ekainaren 29tik. Gainera, hilabete bakarrean %82 gutxitu da positibo kopurua abuztuaren 6an, 1.319 kutsatu zenbatu zituzten. Osakidetzak eta Osasunbideak 4.369 test diagnostiko egin zituzten igandean, eta horietatik %5,4k eman zuten positibo. Lurraldeka, Bizkaian 116 zenbatu zituzten; Gipuzkoan, 57; Araban, 32; eta Nafarroan, 31.

Transmisioak ez bezala, osasun sistemen presio asistentzialak, oraingoz, ez du arintzeko trazarik. Herenegun beste 37 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagotuta, eta, horiek kontuan harturik, oraintxe 335 paziente daude ospitaleetan birusarekin. ZIU zainketa intentsiboetako unitateetako egoera ere ez da hobetu: 95 lagun daude larri. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du birusarekin eri zen herritar bat zendu dela herrialdean.

Txertaketa

Egunek aurrera egin ahala, gero eta gehiago dira COVID-19aren kontrako txertoa hartua dutenak. Kanpaina abiatu zenetik, hainbat adituk nabarmendu dute %70eko langa gainditzeak berebiziko garrantzia duela gaitza hedatzeko zirrikituak ixteko, eta Hego Euskal Herrian abuztu amaierarako lortu zen mugarri hori. Hain zuzen, txertaketan emandako pausoen seinale da Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak atzo iragarritako neurria: herrialdeko txertaketa azpiegitura handiak ixten hasiko dira. Zehazki, Osasunbideak datorren astearen hondarrean itxiko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegian eta Maristen egoitzan jarritako txertaketa guneak; irailaren 16an eta 17a izanen dituzte azken egunak, hurrenez hurren. Kontrara, Foremekoak martxan jarraituko du, bai ordua hartuta zizta hartu behar dutenentzat, baita aldez aurretik ordua eskatu gabe txertatu nahi dutenentzat ere.

Halaber, Tuterako Jesuiten kiroldegiko txertaketa gunean irailaren 20an emanen dituzte COVID-19aren kontrako azken ziztak. Sofia Erregina ospitalean segituko dute kanpainarekin.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak joan den astean iragarri zuen Osakidetzak itxi egingo dituela txertaketa gune handiak. Gotzone Sagardui sailburuak atzo azpimarratu zuen txertaketa erritmo onean dela eta aste honetan edo hurrengoan 12 urtetik gorako biztanleen %90ek dosi bat hartua izango dutela, eta iraila amaitzerako edo urri hasierarako biztanleen %90ek pauta osoa izango dutela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

MHLI taldeko ikertzaileak eta Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, gaur, aldundian. ©JON URBE / FOKU

Euskal liburu asko zentsuratu zituzten Franco hil ostean ere

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Torrealdairen lanari «jarraipena» emanez, MHLI taldeak 1975. eta 1983. urteen arteko zentsurari buruzko liburu bat ondu du. Zentsoreen obsesioa «separatismoa» zela nabarmendu du Ana Gandara ikertzaileak.

Urkullu, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo / Foku

Urkulluk uste du euskararen aurkako epaiek ez dutela zalantzan jartzen hizkuntz politika

Iosu Alberdi

Urteko lehen kontrol saioa egiten ari dira Eusko Legebiltzarrean. Osasun sistema publikoaren eta pribatuaren arteko harremana babestu du lehendakariak.

AHTaren tunel bat Lezetxiki barruan egin dutela salatu dute ©Lezetxikiren Lagunak

Gipuzkoako Foru Aldundiak dio AHTak ez duela «inolako kalterik eragin» Lezetxikin

Isabel Jaurena

Ekologistak Martxan taldeak erran du AHTaren obrek «haitzuloko lurpeko ekosistema hauskorrari» kalte egin diotela.

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

Joxerra Senar

Ustekaberik ez zen izan atzo Nafarroako Parlamentuan, baina Mañerun «amorruz eta etsipenez» hartu dute albistea, euren nahiari jaramonik ez dietelako egin Navarra Sumak eta PSNk. Alkateak salatu du «bigarren mailako herritar» sentitzen direla.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...