Albistea entzun

Cebek: «U-30eko greba deialdia arduragabea eta elektoralista da»

Iñaki Garcinuño Bizkaiko patronaleko presidenteak gogor jo du ELA eta LAB sindikatuen aurka. Confebasken eta Gipuzkoako Patronalaren ustez, deialdia «zentzugabea» da

Paulo Ostolaza -

2020ko urtarrilak 29

Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko patronaleko presidenteak ELA eta LAB sindikatuak kritikatu zituen atzo, biharko greba orokor egunaren harira. Haren iritziz, deialdia «arduragabea, neurrigabea eta desegokia da», eta grebaren izaera politikoa gaitzetsi zuen: «Mitxel Lakuntzak berak [ELAko idazkari nagusiak] aitortu du greba politikoa dela, baina ez omen da deialdi elektoralista; ez dakit nola izendatu Eusko Jaurlaritzaren parean egin dituzten kontzentrazioak».

Sindikatuen aurka egiteko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera sozioekonomikoari erreparatu zien Garcinuñok. Enpresaburuaren ustez, grebaren jatorria «euskal errealitatetik at» egindako analisi bat da: «Euskadi goiko postuetan dago aldagai guztietan; estatuko soldatarik handienak eta lanaldirik motzenak mespretxatzen dituzte, eta, prekaritateari dagokionez, berriz, Euskadiko kontraturik gehienak finkoak dira».

ELAren eta LABen eskariak ere arbuiatu zituen Cebekeko presidenteak; haren arabera, «EAEko gizarte zerbitzuak herrialde askoren inbidia dira». Gutxieneko pentsioan 1.080 eurora igotzea, adibidez, «sinplea bezain ezinezkoa» dela iruditzen zaio, eta sindikatuei ohartarazi zien horrela jarraituz gero pentsiodunen mugimendua apurtuko dutela.

Duela aste batzuk, lau eskaera biltzen zituen txosten bat eman zieten sindikatuek Cebekeko arduradunei; proposamen horiei, berriz, ironiaz erantzun zien Garcinuñok: «Edozein patronalen eskura dauden eskakizunak dira: esan digutenez, astean 35 ordu baino gehiago lan eginez gero, gehiegizko lan karga sortzen da, eta hori kaltegarri da osasunarentzat».

Bizkaiko patronaleko burua izan zen gogorren mintzatu zena, baina Pedro Esnaola Gipuzkoako enpresarien burua eta Eduardo Zubiaurre Confebaskekoa ere oso kritikoak izan ziren. Esnaolaren iritziz, deialdi «heterogeneoa» da, «behar eta sentsibilitate ezberdinak» batu dituelako, baina «ez du zer konpontzen». Zubiaurreren ustez, Euskal Herriko egoera «oso urrun dago grebaren deitzaileak zabaltzen saiatzen ari diren larritasun irudia eta alarmatik». Confebaskeko buruak adjektibo ugari erabili zituen deialdia arbuiatzeko: «ulertezina», «zentzugabea», eta «nahiko arduragabea» iritzi dio.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak ere hartu zuen greba hizpide, eta, haren ustez, greba deialdia «gehiegizkoa» da, eta klabe politikoan kokatu zuen. «Deitzaile entzutetsu batek ere onartu du greba politiko bat dela. Bada, greba orokorra eta hauteskunde urtea... argi eta garbi».

Erasoak Lanbiden

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak, berriz, euren hainbat bulegotan azken egunetan jasandako erasoak gaitzetsi zituen. Besteak beste, Salburua Gasteizko auzokoa, Santurtzikoa eta Lasarte-Oriakoak aipatu zituen. Azken horretan, eta Belandiak azaldu zuenez, pintaketak egin zituzten gazteek segurtasun zaindariari ere eraso egin zioten. Bultza egin, lurrera bota, eta zauritu egin zen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Protesta jendetsuak egin dituzte asteon Michelineko langileek. ©LAB sindikatua

Michelin: koska bat estutu daiteke lan gatazka

Aitor Biain

Gasteizko lantegian hirugarrenez egingo dute greba bihar, eta lanuzteekin jarraitu edo ez erabakiko dute astelehenean. Sindikatu guztiek baztertu dute zuzendaritzaren proposamena.

LKS Nexten eraikina. ©Mondragon Korporazioa

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Maddi Iztueta Olano

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

Elkarretaratzea Ascobi patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, ELAk deituta. ©Monika del Valle / FOKU

Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna

Maddi Iztueta Olano

CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte.

Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean ©Marisol Ramirez (Foku)

Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari

Jokin Sagarzazu

%23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.