Jaurlaritzak etxeko langileen inguruko ikerketa egingo du

2017ko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Legebiltzarrak aho batez eskatu dio Eusko Jaurlaritzari etxeko langileen egoeraren inguruko ikerketa bat egin dezan. Langileen beharrak zeintzuk diren aztertuko dute, baita enplegatzaileenak ere. Ikerketa horretaz aparte, Legebiltzarrak, aho batez, beste bat eskatu dio Osalani, «kolektibo horren arazoaren dimentsioa zenbatekoa den» neurtzeko. Egoera hori bideratzeko hartu beharreko neurriak ere zeintzuk izan beharko luketen neurtzeko eskatu diote ikerketa horretan Legebiltzarreko talde guztiek Osalani. Bederatzi hilabeteren buruan aurkeztu beharko dituzte ikerketa horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.