Etxekoen babesa baliatu nahi du Bera Berak Zugen aurka

2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Asteburuan jokatuko du Super Amara Bera Berak EHF kopako lehen kanporaketa, Zug Suitzako taldearen aurka. Itxuraz, gainditzeko moduko aurkaria da. Gainera, Donostiako taldeak abantaila handia izango du, etxean jokatuko baititu kanporaketako bi neurketak: bihar, Donostian ariko da, Josean Gaska kiroldegian, 16:30ean hasita, eta etzi, Tolosan (Gipuzkoa), Usabal kiroldegian, 12:00etatik aurrera. Zug Suitzako txapeldunorde izan zen aurreko denboraldian. Bigarren izan zen liga erregularrean, eta Bruhl nagusitu zitzaion finalean. Europako lehiaketan, berriz, ez zuen pasatu EHF kopako lehen kanporaketa, Errusiako Zvezda Zvenigorodek kanporatu baitzuen. Zug kanporatuz gero, donostiarrek Corona Brasov Errumaniako taldea izango dute aurkari bigarren kanporaketan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA