Albistea entzun

IRLEN SAREA

Mugimendurik bada

Gorka Julio -

2022ko maiatzak 28

Jendarte berrikuntza, hezkuntza eta hizkuntza teknologiak, burujabetza teknologikoa, ziberfeminismoa eta demokrazia digitala uztartzen dituzten hainbat egitasmo ezagutzeko aukera izan dut. Horietako batzuk Katalunian daude, baina Euskal Herrian ere sortzen ari dira.

Bartzelonako Canodromoa da horietako bat. Berrikuntza Digital eta Demokratikorako Ateneoa da. Ezagutza eta teknologia librea, feminismoa, teknologia burujabetza eta kultura digitala lantzea eta berrikuntza demokratikoa hurbiltzeko helburuz, komunitate antolatuentzat, gizarte proiektuentzat, ikerketa zentroentzat, enpresentzat eta herritarrentzat topagunea da.

Cornellako Citilabek, aldiz, berrikuntza sozialean eta parte hartze herritarra ditu helburu. Bere burua mila aldiz birpentsatu ondoren, digitalizazio, alfabetizazio, hezkuntza, parte hartze, laneratze eta pentsamendu esparruak lantzen ditu. Digitalizazioak dena zeharkatzen du eta robotika edo teknologia aurreratuekin esperimentatzeko aukera gehiegi ez duten eskola publikoekin lan zuzena egiten dute adibidez; balio anitzeko robot txiki eta programagarri pedagogiko bat ere garatu da bertan. 24 orduz irekita dagoen ikasketa eta lanerako espazio bat ere badute herritar orori irekita.

Beste zenbait espazio jaiotzear ere badira gurean, eta horietako batzuen epizentroa Errenteria dela dirudi. Han, Badalab irekiko dute laster. Bere burua esperimentazioa, hizkuntza gutxituak biziberritzea eta hiztunen arteko berdintasuna nahi duen edonorentzat irekita dagoen espazio seguru bezala definitu dute. Euskaratik, gazteak, aniztasuna, teknologia... uztartu nahi ditu guneak. Horretarako gobernantzan ere pausoak eman nahi ditu euskalgintzako eragileak, erakunde publikoak, erreferentziazko proiektuak eta norbanakoak batuz.

Azkena Torrekua eraikina da; hori ere Errenterian. Eraikinak teknologia burujabetza eta ekonomia soziala ardatz izango dituen espazio ireki eta anitza izan nahi du. Bertan ekonomia sozialari lotutako elkarlagunea, erresidentziak eta Humanitate Digitalen Gunea bezalako egitasmo estrategikoak egoteaz gain, Teks sareak ere aktiboki parte hartuko du bertan. Sare horrek teknologia libreak sortu, sustatu eta saretu nahi ditu elkarlanean. Modu horretan eraikitako proiektua da. Bada mugimendurik!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Maskararen atzekoa ikusaraztearen beldur

Itsaso Jauregi

Inpostorearen sindromea pairatzen dutenek zailtasunak dituzte beren gaitasunak eta lorpenak modu errealista batean ebaluatzeko. Sindromea emakumeen artean dagoen fenomenoa da batez ere; egunen batean ematen duen bezain trebeak ez direla agerian uztearen beldur dira.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Osasun publikoko arazoa da zarata»

Jakes Goikoetxea

Urteak daramatza bere etxe inguruko tabernen eta dantzalekuen inguruan sortzen den zarata jasaten. Ez jasaten bakarrik, baita salatzen ere. Uste du herritarrak ez direla jabetzen osasun arazoaz.
Pokeak arroza eta arrain gordina ditu oinarrian, baina, nahierara erabaki daitezke osagarriak. ©MONIKA / RAWPIXEL

Osagaiak edozelan hautatuta

Naroa Rodriguez Torralba

Azken urte hauetako plater fotografiatuenetako bat da pokea. 2010eko hamarkadatik ezaguna egin da, eta asko handitu da jatetxeen eskaintza. Azkar prestatu eta jaten da.

Paul Urkijo. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...