Albistea entzun

IRLEN SAREA

Sarean euskaraz

Gorka Julio -

2020ko azaroak 14

Sarean Euskaraz gutxik ezagutuko dute akaso EAEn edo Iparraldean, baina erreferentzia bihurtzen ari da Nafarroan. Laugarren edizioan da, eta COVID-19 testuinguruan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskararen erabilera sustatzen eta ezagutzera ematen zein euskarazko kultura digitala sustatzen ari da. Oraindik ere forma interesgarriagoak hartzen ari da. Zer erakutsi asko dauka programa horrek, Euskaraldiaren bezperatan.

Aurten, ekimenak beste formatu bat hartu du eta hamar ikastetxetan eta 23 udalerritan zabalduko da, doako ikastaroekin. Ekimenari esker, 4. DBHko eta 1. Batxilergoko 925 ikaslek ikastetxeetan (eta gazteleku batzuetan) antolatu diren zortzi tailer praktikotan parte hartuko dute: musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak; bideomappinga: errealitatea areagotu proiekzioak objektuen geometriara doituz; App Inventor: Android sakelakoetarako aplikazioak sortzeko zerbitzua; errealitate birtualera hurbilpena; Wikipedia: entziklopedia auzolanean eta euskaraz nola elikatu; Arduino: elektronika interaktiboan hasteko; 3D inprimagailuak: objektuak diseinatu eta modelatu; eta Raspberry Pi: plaka ordenagailu txiki eta merkeak.

Bi saio ere eskainiko zaizkie Moodle online ikaskuntza libreko plataformaren bitartez. 4-5 minutuko hainbat bideo-pilula eta gamification (joko estrategia) bat duten ikastaroen bidez. Maider Likonak (GISA elkartea) Pribatutasuna sarean gaia jorratzen du, eta, Ane Ortizek (Emaize Sexologia Zentroa) 3.0 harremanak: emadazu like bat gaia.

2017an jardunaldi gisa jaio zenetik, hazten joan den ekimena da. 2018an jardunaldia bikoiztuz: 2019an, ikastaroak gehituz; eta orain, ekimena deszentralizatuz. Tailerretan sektorean esperientzia duten profesionalek eta elkarteen ordezkariak dira erreferente, eta ikastaro digitaletan denak emakumeak. Teknologia libre edo ohikoak baino aukera askatzaileagoak proposatzen dituzte tailerretan. Ekimenak eskolan direnean, aisiari lotu daitezkeen tailer forman ematen dira eta gaztelekuetan egiten direnean guztiz aisiari lotutakoak. Hirietara ez ezik, maiz ahaztuak diren herritetara ere iristen dira. Eta garrantzitsuena: gazte askorentzat puntako teknologia horiekiko lehen harremana euskaraz izango da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritzako, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko eta EHUko ordezkariak, Ikusgelaren aurkezpenean, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Amaia Jimenez Larrea

Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu

Juan Mari Arzak, BCCren ohorezko oroigarria hartuta, eta sukaldariz eta ikaslez inguratuta, atzo. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Arzak patroia, Arzak maisua

Enekoitz Telleria Sarriegi

BCC Basque Culinary Centerreko ohorezko patronatukide izendatu dute Juan Mari Arzak. Haren ekarpena eskertu dute, eta bere ezagutza partekatzeko izan duen eskuzabaltasuna goratu.

 ©BERRIA

Ohiko albisteetatik ihesi

Iker Tubia

Reuters institutuaren arabera, geroz eta jende gehiagok erabakitzen du gaurkotasuna albo batera uztea. Eragin psikologikoa, nekea, konfiantza falta eta ezintasun sentsazioa aipatu dituzte albisteetatik deskonektatu direnek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.