Noiz sortua: 2018-07-12 00:30:00

EKOGRAFIAK

Batzuk eta besteak

Jokin Labaien -

2018ko uztailak 12

Zutabe hau idazten hasita nagoela iritsi zait Mikel Pagadiren azken jenialtasunera eraman nauen lotura. Ez du ba imajinatu sare sozialetan, umore zorrotz bikainaz, zer gertatuko litzatekeen Thailandiako kobazuloan bizi izandakoa gurean gertatu izan balitz. Nik bestelako irakurketa egingo dut, asmo umilez, eta ez konparagarri.

Kontua da zer pentsatu handia eman didala hamahiru desagertuak aurkitu, erreskatea antolatu eta burutu bitartean telebistan albisteak izan duen jarraipenak. Ohi bezala, ez gertakariak eta haren larritasunak duten pisu edo garrantzia faltagatik, ezpada bestelako kasu batzuk ez dutelako halako minutu oroko jarraipenik izaten. Badaudelako albiste direla aho batez erabakitzen diren kasuak eta, ziur asko, aho batez ez bada ere, agendaz kanpo geratzen direnak. Honek osagai guztiak zituen: tragedien garaiotan fokua Europatik kanpo jartzeko beharra, distantzia, inozentzia, haurren sufrimendua, larritasuna eta premia, naturaren faktorea, heriotzaren drama, heroi salbatzaileen beharra, exotismoa… Azkenerako, erabat ongi ez bada ere, ia miraria lortu dela dirudi, eta, laster, Katalunian ikusiko ditugu futbolzale gazteak eta haien entrenatzailea, haien idoloak besarkatzen, baloiarekin jolasean, kamisetak soinean, argazkietan irribarretsu… Ez harritu noizbait film eta dokumentalak ekoizten dituztenean, benetako gertakarietan oinarrituta.

Zenbat gertakari larri dago egunero Thailandian edo gertuago? Zenbat haur arriskuan? Zenbat gertakari garrantzitsu uzten da albora premiazkoen mesedetan? Zer da premiazkoa? Zer garrantzitsua? Nola erabakitzen da hori guztia? Nola erabakitzen dugu zer gogoratuko dugun eta zer ez? Bila aritu naiz. Eta ez dira gutxi, adibidez, Thailandian azken bi hamarkadetan gertatutako tragediak. Gaur astebete, bat aipatzearren, itsasontzi bat hondoratu da ekaitzaren eraginez. 30 hildakotik gora izan dira, erreskatatu dituzte beste batzuk, eta desagertuta jarraitzen dute askok. Irakurri dudanaren arabera, bertan behera utzi dituzte bilaketa lanak.

Iristen zaizkigu batzuk, beste batzuk ez. Eta ukitzen gaituzte batzuek, beste batzuek ez. Are, arreta ematen digute batzuek, beste batzuek ez. Ez du horrek esan nahi, ordea, gertatzen ez direnik, Thailandian, Europan eta hemen bertan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Erosketak egiteko ilarak Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Osakidetza test azkarrak erabiltzen hasi da

Berria

Italiako Gobernuak herrialdean lehorreratzeko debekua ezarri die Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen dituzten ontziei. «Osasun larrialdiak irauten duen bitartean, ezin dira oinarrizko baldintzak bermatu», adierazi dute.

Herritarren ilada Ordiziako azokan, itxialdiaren hasieran. ©Jon Urbe/ Foku

Baserritarrak haserre, Jaurlaritzak azokak debekatu dituelako

Iker Aranburu

EHNEk uste du Jaurlaritzak ez duela eskumenik salmenta zuzeneko eremuak debekatzeko. "Erabaki tamalgarria», Enbaren ustez

Osasungintzako langileak txaloka Nafarroako ospitale gunean ©Idoia Zabaleta, FOKU

Koronabirusaren hedapena geldotzen ari da Nafarroan, baina ez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Ainhoa Larretxea Agirre

Lau hildako eta 112 kutsatu berri izan dira Nafarroan azken orduetan, eta hildakoak hamazazpi dira Araban, 25 Bizkaian eta hamar Gipuzkoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna