gorka julio
IRLEN SAREA

Galdera eroak

2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Oparotasunaren garaiak amaitu omen dira. Oparoa, baina, batzuentzat bakarrik izan da beti. Aipatze soila, gehiengoarentzat oraindik ere kalte gehiagoren iragarpena da; beste era batera izan zitekeen?

Homogeneizazioa, uniformetasuna, bakartasuna... bilatzen duen sisteman teknologiarekin dugun harremana ere horrelakoa da. Gailuekin eta oro har teknologiekin elkar eragiteko interfazeak erabiltzen ditugu, baina horiek ere mugatuak eta mugatzaileak dira. Teklatu eta arratoi batekin oraingo gailu taktilekin baina gauza gehiago egin zitezkeen. Garrantzitsuena ez da zerekin egin daitekeen gehiago, baizik eta horregatik asmatu ez ditugun interfaze eta teknologiak. Bi dimentsioko sakontasuna, pantailaren sakontasuna dugu gehien erabiltzen dugun teknologiarekin, beraz errealitatearekin, beraz, bizitzarekin.

[Tren geltokian une eta momentu berean egon zarete, baina ez duzue elkar ikusi, biak pantailari begira zeundetelako].

Teknologia adimentsu deitzen ditugun horiek aukera mugatuen artean, aukeratzeko diseinatutako teknologiak dira soilik. Gu baino hobeak izan daitezke edo nahiko onak, baina inoiz ezingo dute aniztasun osoa barneratu. Auto autonomoak, marka, seinale eta aukera gutxi batzuen artean gidatzeko gai dira soilik, eta haur txiki bat ez da inteligenteagoa tablet bat erabiltzen dakielako, bere esperientzia eta mugimendu guztietatik hatzek bakarrik egin dezaketenera mugatu behar du.

Kosmismoak, hacker mugimenduak, kosmobisio ezberdineko herriek, ekosistema biologikoek... Pista gehiago ematen digute teknologiaren aukera galduez. Nola litzateke teknologia haurrek, emakumeek, pertsona eta herri zapalduek ekosistemetan oinarritua pentsatu izan balituzte?

[Basamortuan edo itsasoan hartu daitezkeen bideak infinituak (edo ia infinituak) dira, gizakiak hartu ditzakeenak bezala. Makinak horietatik batzuk bakarrik aukera ditzake, asko, baina batzuk bakarrik].

Zer da hori galdetzetik, nola funtzionatzen du horrek pentsatzera eta egitera pasatu ginen bezala, orain, teknologia geureganatzeko enpatia salto arraro bat egitea eskatzen dizuet. Teknologiarekin zer egin dezakegun pentsatzeko, makinatik harago pentsatu beharko dugu gizakiok eta ez-gizakiok batera; nola litzateke X izatea eta nola egin dezakegu Y elkarrekin? Etorkizunerako galdera eroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.