gorka julio
IRLEN SAREA

Miseriak eta mizelioak

2022ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Gainazalaren azpian ezkutatuta bizitza harrigarri eta askotarikoaren sustraietan nahastuta, bada Internet biologiko bat. Sare organiko horrek gure Internet txiki uzten du, nahiz eta hainbat gauzatan antzekotasunak izan. Horri esker, landareak komunikatu, nutrizioa eman , elkar lagundu edo elkarri kalte ere emateko indarra daukate.

Mizelioa izeneko onddo hari finez osatuta dago. Mizelioa lurzoruaren azpitik eta kanpoalderantz hazten den sarea da. Landareen eta onddoen sustraien elkarketari mikorriza deritzo, eta bi aldeentzat onuragarria da. Landareek karbohidratoak ematen dizkiete onddoei, eta, trukean, onddoek lagundu egiten dute ura biltzen eta fosforoa eta nitrogenoa bezalako mantenugaiak ematen. Onddo sare horri esker, landareak elkarri laguntzen diote hazten eta loratzen. Interkonektibitate horrek aukera ematen du landareak kalte potentzialez ere ohartarazteko.

Onddo sareak ere berehalako arrisku baten abisu mekanismo moduan ere funtziona dezake. Landare bat erasotzean, mizelioen bidez konektatutako landareak erasotzaile horren kontrako defentsa kimikoak iraizteko, adibidez. Gure Internet zerbitzuak bezala, onddoen konektibitate horren erabilera maltzurrak izan ditzake. Landare batzuek ez dute fotosintesirako behar den klorofila, eta inguruko landareek bizirauteko behar dituzten elikagaiak xurgatzeko erabiltzen dute. Beste landare batzuek toxinak askatzen dituzte sarean, inguruko landareen hazkuntza zailtzeko uraren eta argiaren borrokan.

Sergio de Miguel Lleidako Unibertsitateko irakasleak sinbiosian bizi diren zuhaitzen sustraien eta mikroorganismo sare zabalen arteko harremanak aztertu ditu. Munduko basoetan dauden sinbiosi moten banaketaren eskala globaleko lehen mapa egin du.

Azken urteetan, ozeanoa zeharkatzen duten hainbat itsaspeko kable iritsi dira; denak pribatuak. Bestetik, Sant Adria de Besos izango da Barcelona Cable Landing Station-en egoitza, Kataluniako itsaspeko kableen nazioarteko lehen estazioa. Asiako, Afrikako eta Mediterraneoko konexioak AEBekin lotzeko aukera ematen duten itsaspeko zuntz optikoko zortzi kable hartzeko asmoa du. Albistea baina, Espainiatik eta Frantziatik pasatu gabeko konexioa eskuratuko dutela izan da; denak, AEBekin lotzeko. Hor gure miseriak eta mizelioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.