gorka julio
EKOGRAFIAK

Airbnb eta besteak debekatu

2023ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Etxebizitzarena da gure herri eta hirietan gizartean eragin kaltegarri gehien sortzen ari den arazoa. Babeseko etxebizitza eta etxebizitza sozial gutxiei alokairuen prezio beldurgarria eta hipoteken prezio gorakorrak eta Interneteko pisu turistikoen fenomenoa gehitzen zaio.

Airbnb bezalako Interneteko pisu turistikoen plataforma turismo sektorea ez ezik, gure hiri, herri eta auzoetan eragin zuzena izaten ari da. Horri lotu behar zaio hiri handietako eskaintza turistikoaren areagotze etengabea.

Pandemiak jarduera ekonomiko guztietan izan zuen eragina, baina horretan eragin zuzena izan du. Haritik Hirira ikerlari kolektiboak honako txostena egin du: Airbnb efektua pandemia ostean. Donostiako kasua aztergai. Egoeraren argazki ahalik eta fidelena lortu, indarrean dauden joera nagusiak azaleratu eta horietatik ondorioak atera asmoz egin dute ikerketa.

2022an zehar Donostian eskaintzen diren alokairu turistikorako etxebizitzen eskaintzaren hazkundea aurrekaririk gabekoa da. Hazkundea oso denbora tarte laburrean garatu da, krisi ekonomikoak etxebizitza turistikoen sektorean eraginik edukiko ez balu bezala. Airbnb eskaintzak erdialdeko auzoetan izan du eragin gehien, eta hartutako neurriek ez dute arazoa murriztu.

Eskaintzaren hazkundeaz harago, pandemia osteko berraktibazioarekin enpresa eta erabiltzaile profesionalen pisua hazten ari da, Donostian egonaldiko batez beste ordaintzen diren prezioak Paris, New York edota Bartzelona bezalako hirien gainetik kokatzen baitira.

Etxebizitza larrialdia bizi duen hiri batean, etxebizitzaren prezioa maximo historikoetara heltzeko une berean etxebizitza turistikoen berraktibazio eta hazkundea izateak giza taldeen desplazamendu masiboa eragin dezake.

Zaila da Donostiatik pasioan VT (Vivienda Turistica) kartelekin ez topatzea, txostenak dion moduan. Txostena Donostian egin bada ere, Interneteko plataforma horiek duten eraginaren berri ematen du. Ekintza zuzenak piztu beharko lituzkete: administrazio publikoan ez bada, herritarren partetik izan beharko du. Ironia, behintzat, ez zaio falta izan Eskisitoa.eus egitasmoko jendeari. «Eskisitoa naiz, nire auzoan bizi nahi dut» lelopean, badago jada euskarazko merchandising-ik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.