gorka julio
IRLEN SAREA

Lau etorkizun

2023ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Kapitalismoa amaituko da eta etokizuna nolakoa izan litekeen pentsatzen hasi behar dugu. Horrela zion Peter Frasek orain dela hamar urte baino gehiago idatzitako Four futures: life after capitalism liburuan.

Asko kostatzen zaigu hedabide gehienek zabaltzen duten normalitate-arrarotu honetatik etorkizuna asmatu dezakegula eta asmatzen dugula ikustea. «Errazagoa da munduaren akabera irudikatzea kapitalismoaren amaiera baino» (Mark Fisher). Horregatik, eta gure eguneroko markoetatik ateratzeko, Fraserren lau etorkizun horien inguruan nabigatzea ariketa polita da, egunero familian, kalean edo lanean mundua aldatu nahi dutenentzat. Nolakoa izango lirateke teknologia, komunikazioa, harremanak... eszenatoki hauetan?

1. Komunismoa: Oparotasun eta berdintasun eszenatoki batean, teknologiaren garapenak eta automatizazioak eskasia ondoko gizarte batera garamatza, non lana, dakigun bezala, bere gehiengoak ordezkatu baitu. Merkatuen edo jabetza pribatuaren behar txikia dago, eta baliabideak berdin partekatzen dira pertsona guztien artean.

2. Errentismoa: Oparotasun eta desberdintasunezko agertoki batean, elite txiki batek baliabide baliotsuenak kontrolatzen ditu, hala nola jabetza intelektuala edo lurra, eta gainerako guztiek errentak xurgaten dituzte. Jende gehienak oinarrizko beharrak ditu oraindik, baina aberatsak gai dira aberastasun —eta botere— kopuru handiak pilatzeko.

3. Sozialismoa: Urritasun eta berdintasun egoeran, baliabideak urriak dira eta arrazionalizatu egin behar dira, baina guztion oinarrizko beharrak beteko direla bermatzeko konpromisoa dago. Horrek kontsumismotik urruntzea eta baliabideak modu bidezkoagoan banatzea eskatzen du.

4. Exterminismoa: Eskasia eta desberdintasuna nagusi diren eszenatoki batean, baliabideen aldeko lehia bizia dago, eta gobernu autoritario batek indarkeria eta errepresioa erabiltzen ditu kontrolari eusteko. Populaziorik ahulenak dira gehien sufritzen dutenak, eta etorkizun hobe baten itxaropen gutxi dago.

Ez da kasualitatea errentismoa eta exterminismoa izatea zientzia fikziozko telesail gehienek sustatzen dituzten eszenatokiak. Alaitasunez, horiek ez diren beste eszenatoki askatzaileagoak sortu behar ditugu, Jule Goikoetxeak aste honetako Publico-ko artikuluan (https://labur.eus/anovi) azaldu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.