gorka julio
IRLEN SAREA

Marx eta Keynes MITen

2019ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
MIT Technology review, Massachusetts Institute of Technology ezagunaren aldizkarian, Kapitalismoaren gezur handia edo Z Belaunaldia kolapsoaren ertzean zergatik dagoen artikulua topatu dut, eta zer pentsa eman dit. Kapitalismo teknologikoaren meka den horretan, hain garbi kolapsoaz, eraldaketaz eta sistemaren desagertzeaz ari badira, zerbaitengatik izango da, ezta?

Artikuluan nabarmentzen da, 1979 eta 2019 artean, produktibitatea % 69,6 igo zela, baina orduko soldata, aldiz, soilik % 11,6. Amazon aroan, langileek lan gehiago egiten dute, eta gutxiago irabazten. Amazonen, lan erritmoak langileak botiletan eta zabor ontzietan pixa egitera behartzen ditu denborarik ez galtzeko. iPhone piezak egiten dituzten langilea esplotatuak produktu kimiko toxikoen eraginpean lan egiten duten bitartean.

John Maynard Keynes makroekonomiaren sortzaileak kapitalismoak gutxi gorabehera 450 urte iraungo zuela aurreikusi zuela aipatzen dute, zehazki 2030era arte. Keynesek onartu zuen gizateriak bere beharrak konpondu behar zituela beste kezka handiago batzuk izatera pasatzeko. Egun, sistema eraldatzeko zorian dagoela dirudi, baina ez Keynesek espero bezala. Aisialdiko eta sormenari dedikatutako bizitza batean lasaitzeko aukera izatetik, badirudi soldata baxuei eta krisi ekologikoari aurre egin beharko diola belaunaldi berriak.

Artikuluan nabarmentzen dute nola, guztien harridurarako, Keynesen bilobak marxista bihurtu diren. Marxen «pobretzearen tesia», kapitalistek langileen lanordu bakoitzarekin dirua irabazten dutenez, gero eta aberatsago bihurtuko direla denborarekin, alegia; langileek, berriz, ez dute egingo, kapitalistentzat dirua irabazten lanpetuegi daudelako.

Keynesen ondorioak errealista ez dirudien arren, bada zerbait 1930eko iragarpena guztiz okerra izan ez zena. Hazkunde tasa gutxi gorabehera behar bezala kalkulatzeaz gain, Keynesek uste zuen kapitalismoarekin amaituko zuen belaunaldi taldea izango ginela. Garapen teknologikoko eta kapital-metaketako maila jakin batean, kapitalismoa ustiapen edo genozidio bihurtzen delako, gizateriarekin berarekin talkan, bizitzarekin talkan.

Urte berriarekin, asmo berriak datoz eta honetan ere, Keynesek arrazoi izan dezala nahiko nuke, zaila badirudi ere «beste zerbait hori» ezagutzeko aukera izan dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.