Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Sofako mikropolitika

Lander Arretxea -

2023ko urtarrilak 13

Telebista beti izan da botere harremanen joko zelai. Eta ez diot telebista industria gisa, bere saio, ikuspegi ideologiko eta iragarkiekin. Ez. Zure telebistaz ari naiz, etxean daukazunaz. Edo zenuenaz. Esan urrutiko agintea nork eta nola bereganatzen duen, eta esango dizut zein hierarkia —ezkutuko edo ageriko— dituzuen zuenean. Hala zen, lehenago behintzat, dozena bat kateren artean hautatu behar zenean, ez zegoenean edukiak nahieran eta a posteriori ikusterik. Frantziako Tourra ikusteko The Simpson-en azken atalari egin behar zitzaion uko. Edo alderantziz. Etxe batzuetan sosak izanez gero, eta ez eztabaida etikorik gabe gela bakoitzean pantaila bat kokatuta konpondu zuten afera.

Orain denok daramagu pantaila bat poltsikoan, ordainpeko plataformak eta eskaintza agorrezina ditugu, eta ikus ditzakegu edukiak nahi dugun leku eta orduan. Edo eten, komunera joateko. Baina gatazka iturria ez da agortu: sofak besarkatzen gaituenean, pisukidea, ahizpak edo bikotekidea alboan, bertsua da galdera: zer ikusiko dugu orain? Horri erantzuteko moduak gizarte antolaketa eredu oso bat ordezka dezake. Autoritarismo hierarkikoa da aukera bat (ez beti adin hurrenkeran, baina nagusiki). Banaketa edo errazionamendua, bestea; egun bakoitietan honek, bikoitietan hark... Hirugarren bide bat ere badago, aldian aldiko negoziazioarena: baina gauza jakina da ez dela neutrala, inolaz ere. Adostasun oro dagoela baldintzatua batak bestearengan eragiteko duen gaitasunarekin: dela mehatxu inplizituen bidez, dela limurtuz, dela amore emanaraziz...

Baina okerrena ez da formula egokirik eza. Okerrena da galderari nork erantzungo dion ebatzita ere dema ez dela amaitzen. Badira batzuk, behin haiek ikusi nahi dutena inposatzea lortu dutenean, ez direnak horrekin konformatzen: besteen onespena lortu nahi izaten dute, haien erabakia ezin hobea izan dela berretsi. Ez dira gai garaipen txikiaz gozatzeko, denen onerako izan dela sinetsita ez bada.

Eta bagaude are okerragoak: zerbait hautatzea lortu dugunean, eta nahiz eta bosgarren minuturako ohartu gure akatsaz, azken segundoraino eusten diogunak, nolabaiteko atsegina antzeztuz, arretazko jarrerari. Jakitun, sofako mikropolitikan, oposizioak garesti ordainarazten duela irristaldi oro.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Haurren garapen morala sustatzen du 'Go!azen'-ek»

Iraia Vieira Gil

'Go!azen' telesailak balio etikoetan oinarritzen den hezkuntza eskaintzen ote duen ikertu dute Leire Jungituk eta Sara Osuna Acedok. Kanaria uharteetan aurkeztuko dituzte emaitza berriak.

Katuak, haiei jaten emateko sortutako kolonia batean. ©SALAS / EFE

Katu kontari

Enekoitz Telleria Sarriegi

Animaliak babesteko onartu dituzten lege berriek udalen esku uzten dute kaleko katuen erregularizazioa. Koloniak babesteak, katuak harrapatzeak, antzutzeak eta berriz itzultzeak, ordea, ezadostasunak sortzen ditu eragileen artean.

Eneko Sagardoi aktorea ©Oskar Matxin / Foku

Emmerichen ekoizpen erraldoi batean ari da lanean Sagardoi

Urtzi Urkizu

Gladiadoreen gaineko telesail bat da: Those About to Die. Ekoizpen erraldoi bat da, eta Erromako Cinecitta estudioetan ari dira grabatzen. «Sinestea kostatzen zait oraindik», esan dio BERRIAri Sagardoik.

Olatz Salvador, Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Ana Goitia, <em>Yoko Ona</em> bideopodcastean. ©YOKO ONA

'Yoko Ona' bideopodcasta gaur amaituko da, lodifobiaz hizketan

Urtzi Urkizu

Ana Goitia gonbidatu dute denboraldiko azken atalean. Ez dago ziurtatua saioak jarraituko duen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.