Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Lagundu

Amaia Garcia -

2023ko urtarrilak 31

«Nola lagundu dezaket?», galderarekin hasten da New Amsterdam telesailaren lehen kapitulua. Laguntza eskaintzeko modu asko daude: lagunei, familiari edo lankideei egunero eskaintzen diegu laguntza. Eskaintzeaz gain, eskatu ere egiten dugu. Zutabearen bitartez, pantailan zer ikusi erabakitzen ari garen une horretarako laguntza eskaini dut askotan. Plataformetan telesail bat aukeratzeko zailtasunak izaten dira batzuetan, eta arazo horrekin laguntzen saiatu naiz.

Telesail berriak ikusten ditudan bitartean, aspalditik nirekin dauden telesail batzuei agur esaten ari naiz azken boladan. 2023. urtea The Good Fight telesailaren amaiera ikusten hasi nuen. Aspalditik bazterrean utzia nuen Brooklyn Nine-Nine telesailaren azken denboraldia ikusi dut duela gutxi, eta aipatu dudan New Amsterdam telesailaren azken kapitulua aurreko astean ikusi nuen. Hiru telesail horiek hutsune handia utziko didate pantaila txikiaren aurrean, baina, hiru telesailen azken kapituluak ikustean, galdera berbera etorri zait burura: «Nola erabakitzen dute gidoigileek telesail baten amaiera?». Aipatu ditudan hiru telesailek amaiera bikainak izan dituzte, baina niretzat onena New Amsterdam telesailarena izan da. Amaiera borobila izan du eta telesailaren hasierarekin lotura handia du. Hasieraren elementu ia guztiak ditu amaierak, baina urte asko pasatu dira hasieratik amaierara, eta amaieraren protagonista ezusteko aparta da.

Telesail luze bati amaiera on bat emateko ideia asko bururatzen zaizkit, baina argi dut telesailaren jarraitzaileen gustukoa izateko ezaugarri oinarrizkoak behar direla: telesailaren protagonisten istorioak ondo itxi behar dira, eta ahal bada, telesailean agertu diren protagonista ia gehienek agertu behar dute. Azken hori Brooklyn Nine-Nine telesailean aurkitzen dugu. Protagonisten artean erronka bat dute urtero, eta, azken denboraldia ixteko, azken erronka antolatzen dute, guztien gozamenerako. Bertan, telesailean aspaldi agertzen ez diren pertsonaiak ere agertu dira.

Amaiera bikain horien ostean geratu zaidan sentsazioa arraroa da, eta gauza berriak aukeratzeko laguntza behar dut. Plataformen bilatzailean galduta egon beharrean, nahiago nuke norbaitek «nola lagundu dezaket?» galdera niri egitea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...