Albistea entzun

IRLEN SAREA

Izango garelako gara

Gorka Julio -

2021eko uztailak 31

Hypea, garrantzia edo onura gehiegizkoak aldarrikatuz, produktu edo ideia bat modu intentsiboan, sustatu edo ezagutzera ematean datza. Fikzio bat baino, oso erreala bihurtu den ekiteko modu bat da, baina erabili ahal liteke modu eraldatzailean? Cybernetic Culture Research Unit-ek (CCRU) garatutako kontzeptua da Hiperstizioa. Bere errealitatea eragiten duen ideia performatibo bati egiten dio erreferentzia, iragartzen duen etorkizuna sortzen duen fikzio bati.

Hypeak gauzak gertatzea eragiten du, eta sinesmenak botere positibo gisa erabiltzen ditu. Orain «erreala» ez izateak ez du esan nahi etorkizunean ez denik izango. Eta behin erreala izanik, nolabait, beti izan dela ere ondoriozta genezake.

Neoliberalismoaren kolapsoak eta alternatiba ezak, egungo gizarte konplexuei egokitutako alternatiba bat garatu ahal izateko, teknologiaren eta zientziaren ezkutuko gaitasunak aipatu behar ditu, etorkizun hobea irudikatu ahal izateko.

Gure kulturan horrek talka nabariak sortzen ditu. Hypea guretzat kea saltzea da, burbuilak eraikitzea, aurre-lan eskerga izan arren oraindik guztiz (perfekzioz askotan) landu gabe dagoen proiektu bat sozializatzea herejia bat da guretzat. Kristauak baino kristauak gara, Aita gurea atzean utzi genuela uste genuen belaunaldiak. Aita gurea, ama gurea izatetik edo berau zikintzetik atera beharko dira proposamen berriagoak. «Atera gaitzazu gaitzetik, baina tentaldira eraman». Desioz jokatu behar ditugu etorkizunak.

Tokiko esperientziek irekitzen dute ikuspegia etorkizunerantz, eta osotasun handiago baterako begirada global batek baino ez ditu ahalbidetzen tokiko esperientzia berriak. Osotasun bat hasieratik aurkeztu baino, beste kasu singular batzuekin elkartze positiboak sortu dezake, orden orokorraren eraldaketa bat.

Hiperstizioa ez da berria gurean, nahiz eta gure begirada tenporala beti izan den atzera begirakoa: «Izan direlako gara, garelako izango dira». Baina, zer da adibidez UEU, Euskal Herriko etorkizuneko unibertsitate nazionala izango dena? Zer da mila aurpegi dituen eta gorputzik ez duen proiektu nazionala bera? Akaso, eta hiperstizioa erabiliz, gure betiereko mantra hori, Xabier Landabideak proposatutako «izango garelako gara» batekin ordezkatzerik bagenu...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Haurren garapen morala sustatzen du 'Go!azen'-ek»

Iraia Vieira Gil

'Go!azen' telesailak balio etikoetan oinarritzen den hezkuntza eskaintzen ote duen ikertu dute Leire Jungituk eta Sara Osuna Acebok. Kanaria uharteetan aurkeztuko dituzte emaitza berriak.
Katuak, haiei jaten emateko sortutako kolonia batean. ©SALAS / EFE

Katu kontari

Enekoitz Telleria Sarriegi

Animaliak babesteko onartu dituzten lege berriek udalen esku uzten dute kaleko katuen erregularizazioa. Koloniak babesteak, katuak harrapatzeak, antzutzeak eta berriz itzultzeak, ordea, ezadostasunak sortzen ditu eragileen artean.

Eneko Sagardoi aktorea ©Oskar Matxin / Foku

Emmerichen ekoizpen erraldoi batean ari da lanean Sagardoi

Urtzi Urkizu

Gladiadoreen gaineko telesail bat da: Those About to Die. Ekoizpen erraldoi bat da eta Erromako Cinecitta estudioetan ari dira grabatzen. «Sinestea kostatzen zait oraindik», esan dio BERRIAri Sagardoik.

Olatz Salvador, Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Ana Goitia, <em>Yoko Ona</em> bideopodcastean. ©YOKO ONA

'Yoko Ona' bideopodcasta gaur amaituko da, lodifobiaz hizketan

Urtzi Urkizu

Ana Goitia gonbidatu dute denboraldiko azken atalean. Ez dago ziurtatua saioak jarraituko duen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.