Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Emadazu pozoia

2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Bost urte pasatu dira Cristina Ortiz Rodríguez La Veneno hil zenetik. Espainiako telebista kate askotan arrakasta handia izan zuen emakume horrek, baina bere bizitzako azken urteetan ahaztua izan zen komunikabide horietan. Haren memoria omentzeko, aurreko urtean La Veneno telesaila estreinatu zuen Atresplayer plataformak. Telesailak arrakasta handia izan zuen, baina, horrez gain, historia egin zuen LGTBIQ+ kolektiboaren errepresentazioari begira. Telesail horrek pertsonaia trans asko ditu, eta horretarako aktore transexualak aukeratu zituzten. Zoritxarrez egoera hori ezohikoa da, askotan aktore zisgeneroak aukeratzen direlako pertsonaia transexualak antzezteko.

Aurreko astean ODA erakundeak 2020an Espainian egin den fikzioan dibertsitatea nola errepresentatu den aztertzen duen txostena aurkeztu zuen. Bertan aurreko urteko telesail eta pelikulak aztertu ditu. Bere ondorioen artean: telesailetan LGTBIQ+ komunitateko pertsonaien presentzia handiagoa egon da, egin diren telesailetatik %8,2tan LGTBIQ+ komunitatearen presentzia dago. Hori albiste ona da, baina Veneno telesaila kenduko bagenu, presentzia hori %6,9ra jaitsiko litzakete. Txosten horretan kontu gehiago aztertzen dira; desgaitasuna duten pertsonen presentzia eta arraza desberdintasuna esaterako.

Datuek argi uzten dute oraindik asko dagoela egiteko. ODA erakundetik mezu zuzen bat zabaldu dute txostena argitaratu dutenean: LGTBIQ+ erreferente gehiago behar dira fikzioan. Euskal fikzioa begiratuko bagenu, interesgarria izango litzateke horrelako azterketa bat egitea. Presentzia txikia dela uste dut, baina ondo egongo litzateke ODA bezalako euskal erakunde bat edukiko bagenu edota berdintasuna helburu duten erakunde publikoek fikzioan egiten den errepresentazioaren azterketa bat egitea.

Bitartean, nire lehenengo zutabean esan nuen bezala, LGTBIQ+ komunitateko pertsonaiak agertzen diren telesailak gomendatuko ditut. Produkzio berrien zain geratuko gara, 2020. urteko datuen ostean, aurten ere istorio interesgarriak ikusten ari gara. Maricón Perdido-k gizon homosexual baten istorioa kontatu digu, Cardo telesailean aktore transak agertzen dira, eta Gazteak irailean estreinatu zuen Daniel/A/-n mutiko trans baten istorioa kontatzen da. Bide horri jarraitzen badiogu, berdintasuna lortzeko bidea egiten ari gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.