Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Boterearen jokoa

2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Irrikan nengoen telesail honen inguruan hitz egiteko. Aitortu behar dut konfinamenduan hasi nintzela ikusten eta harrapatu ninduela. Bigarren denboraldia amaitu nuenetik, Roy familiaren gorabeheren inguruan gehiago jakin nahi nuen. Succession-en (HBO) itzulera pozgarria izan da telesail zaleontzat, eta lehenengo kapituluaren ondoren, zutabe honetara ekarri nahi nuen bertan gertatu diren gorabeherak.

Bigarren denboraldiaren amaieran dena amaitzen ari zela zirudien, eta Kendallen prentsaurrekoak dena hankaz gora utzi zuen. Neba-arreben artean aitaren erretiroa espero zuten, eta bere ondorengotza nork lortuko zuen gatazka zen aspalditik. Denboraldiko lehen kapituluan boterea zer den ez dakigu jada, xake partida bat baino zailagoa da egoera eta pertsona bakoitzak bere posizioa zein den aztertu beharko du. Logan ez da bere aholkulariez fidatzen, eta bere konfiantzazko jendea AEBetara bidaltzen du; besteak beste, bere aholkulari den Gerri, Shiv (alaba) eta Roman (semea). Bitartean, Logan Sarajevora doa, bertanAEBek estradiziorako akordiorik ez dutelako.

Xakeko partidarako piezak mugitzen hasi dira kapituluan, eta bi emakumeen arteko gudu latza ikus dezakegu. Aurreko denboraldian, Shiven garrantzia asko handitu zen, baina bere aitaren jarreren ostean, ondo pentsatu beharko du familiako enpresaren buru izan nahi duen edo zurrunbilo hortatik aldendu behar duen. Beste emakumea Gerri da, Romanekin duen erlazioa nondik nora doan ikusi beharko da, baina argi dago enpresaren burua izateko aukera asko dituela. Bien artean emakume abokatu bat ere izango da, baina partidaren beste aldean egongo da, Kendall laguntzen.

Erregea nork botako duen ikusi beharko da, bere semeak xake egoeran utzi dio, baina xake-matea nork emango duen ikusi beharko dugu zazpi kapitulu gehiago dituen denboraldian. Astelehenean gimnasiotik atera, afaria prestatu eta sofan eseri ostean, HBO piztu nuen telesaila ikusteko. Abenduaren hasiera arte, astelehenetako plana izango da, hori bai gimnasioarena ez dut hitzematen. Xake partida honen emaitza ikusi nahi baduzue, nire planari jarraitzea gomendatzen dizuet. Zin egiten dizuet aurtengo telesail onena ikusiko duzuela, eta gimnasioarena gehitzen baduzue, zuen gorputzak eskertuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.