Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Bazterretako memoria

2022ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Memoria garrantzitsua da gure oraina ulertzeko eta etorkizunera begiratzeko. Gerra eta gatazken ostean, gertatutakoa jasotzea eta horrekin gizartean memoria zabal bat sortzea ezinbestekoa da aurrera egiteko. Urteetan zehar, argi geratu da gerren ostean irabazleek idazten dutela memoria. Baina bazterretan daudenen memoria, aldiz, nork idazten du? LGTBIQ+ kolektiboko memoria jasotzeko egitasmoak daude herrialde askotan. AEBetara begira jartzen bagara, Stonewallek eragindako iraultza kontuan hartu behar dugu. Gertakari horien ondorioz, ekainaren 28an Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Han egon ziren Sylvia Rivera eta Marsha P. Johnson. Urte askoan LGTBIQ+ kolektiboaren aldarrikapenen buru izan ziren New Yorkeko hirian. Historiaren zati hori jasotzen du The Death and Life of Marsha P. Johnson (Netflix) dokumentalak. Hartan, Marsha P. Johnsonen heriotzaren ikerketan murgilduko gara. Bitartean, Marsha P. Johnsonen eta Sylvia Riveraren aktibismoaren garrantzia aldarrikatzen dute lanean.

Dokumentalaren bitartez, 1969. urtean Stonewallen egon ziren pertsonen errealitatea ikusiko dugu, eta gaur egun nola bizi diren jakingo dugu. Haien testigantzak ezinbestekoak dira urte horretan gertatutakoa ulertzeko. Marsha P. Johnson erail zutela jakiteko. Dokumentala ikustean, asko gogoratu naiz Orgullo podcastaz. Hartan, LGTBIQ+ kolektiboaren historiaz hitz egiten da eta hasierako aktibisten bizitza kalitate urriaz hitz egiten da kapitulu batzuetan. Lan horretan, Sylvia Rivera kalean bizitzen ikusiko dugu, 1990eko hamarkadan. Urte askoan egindako aktibismoa gutxitan eskertu zaio. Bere bizitza bazterrean egin zuen beti, eta horrek kalean geratzea eragin zion.

Aktibista transexualen aldarrikapenen artean, argi geratzen da haien eskubideez ahaztu egin garela LGTBIQ+ kolektiboan. Homosexualen eskubide batzuk lortu dira azken urteetan; besteak beste, ezkontzeko eskubidea. Eskubide horiek lortzea garrantzitsua izan da, baina salatzen dute horrek beste batzuen eskubideen alde borrokan jarraitzeko indarra galtzea eragin duela. LGTBIQ+ kolektiboko aitzindarien aldarrikapenak ezin ditugu ahaztu. Asko geratzen da egiteko. Ezin gara lasai geratu, gure kideen eskubideak urratzen diren bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.