Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Hil edo berpiztu

Lander Arretxea -

2023ko otsailak 24

Irratiak hil zuen telebista izarra. Alderantziz da jatorrizko esaldia, badakit. Baina Euskal Irrati Telebistan gertatzen ari denari erreparatuz gero, bidezkoa da baieztapena iraultzea. Ez dira alferrik pasatu azken urteak, eta telebistako saioek gero eta eduki osagarri gehiago barreiatzen dute sarean. Adibide ona da, kasurako, Mihiluze-ko saioetan gonbidatuak elkarrizketatuz aldiro osatzen duten bideoa. Baina horri meriturik kendu gabe, (jatorriz) irratiko lantaldeetan daudenek merezi dute, egiazki, aitortza. Uhinetatik abiatu baita EITBren transformazio digitala. Edo hitz ez horren potoloekin esanda: irratiak izan dira lehenak sarerako bidea eta bideoak egiten.

Gaztea izan zen aitzindaria. Bistan da ez dela irratia soilik. Dagoeneko egonkortua dago orain hiruzpalau urte hartutako norabidea. YouTube kanal oparoa dute; Tiktok edo Instagramerako eduki natiboak sortzen ari dira; dozenaka formatu labur probatu dituzte —gehienbat, musikarien bueltan—; eta gutxi balitz, propio sarerako sortutako saioak ekoitzi dituzte: Yoko Ona, Zulora, Benetan Zabiz, Gaztea Kabian... Ez da bakarrik edukiak sareetan zabaltzen dituztela. Bertako lengoaiara eta ezaugarrietara egokituta egiten dituzte, beste hizkuntza batzuetan egiten denetik ikasiz, telebistan ohikoa den (auto)zentsurarik eta publiko guztietara iritsi nahirik gabe.

Euskadi Irratia bide berera batu da berriki. Tiktok eta Instagramerako bideo bertikalak egiten hasi da. Irratiko elkarrizketetatik lapurtutako zatiak dira batzuk, baina ez denak. Hainbat kazetarik gertakariak eta bitxikeriak azaltzen jarri dituzte, minutu bakarreko bideo biziak osatuta. Lantalde bat sortu dute berariaz eginkizun horretarako, eta dirudienez, esperimentua da oraingoz. Ondo funtzionatzen badu, EITBren adar gehiagotara hedatuko da. Baita, zergatik ez, telebistara ere. Ez da ekarpen makala: euskarazko informazio eskaintza eramango dute (halakorik apenas duten) sare bertikaletara.

Aldaketa garaia da EITBn. Batzuk ikus daitezke kanpotik eta beste asko barrutik begiratzen dutenek bakarrik antzematen dituzte oraindik. Primeran plataforma zer izango den eta beste guztiari nola eragingo dion ikusgai dago oraindik. Baina bien bitartean, irratiak hil du telebista izarra. Edo berpiztu, nondik begiratzen den.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kaskezurra agerian, esperimentuetako batean. ©BERRIA

Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipenik Onenaren lehiaketan

Edu Lartzanguren

Neural Correlate Society neurologo eta artista taldeak aurtengo lilurapenik onenak zeintzuk diren ebatzi du, eta Harry Potterren geltoki magikoaren inguruko begitazioak irabazi du lehenengo saria.

Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...