Albistea entzun

Pentsioak. Greba orokorra Hego Euskal Herrian

Txibitek greba ostera arte atzeratu du sindikatuei hitzemaniko bilera

Etzi ziren elkartzekoak, eta otsailaren 4ra aldatu du hitzordua. Sindikatuei ez zaie gustatu erabakia
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko ordezkarien agerraldia, atzo, Bilbon.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko ordezkarien agerraldia, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2020ko urtarrilak 25 - Bilbo

Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 27tik otsailaren 4ra aldatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko sindikatuei hitzemaniko bilera. Maria Txibite Nafarroako presidentea prest agertu zen ELA eta LABeko ordezkariekin etzi biltzeko, haiek urtarrilaren 30eko greba orokorrera deitzeko arrazoiak azal diezazkioten. Nafarroako Gobernuak, baina, eguna aldatu du, eta hitzordu berria grebaren ondoren ezarri du. Erabaki horrek sindikatuak atsekabetu ditu, Txibitek argazki hori saihestu nahi duela ulertu dutelako. «Guk aurretik bildu nahi genuen, eta aldaketa ez dugu begi onez ikusten», onartu zuen Mikel Noval ELAko ordezkariak.

Txibitek ez bezala, Iñigo Urkullu lehendakariak uko egin zion bilerari, argudiatuz deitzaileen aldarriak ez zirela Eusko Jaurlaritzaren eskumena. Sindikatuek, besteak beste, lehendakariaren argudioari erantzuteko antolaturiko agerraldian eman zuten atzo Nafarroako Gobernuaren data aldaketaren berri. Urkulluri dagokionez, «gezurretan» aritzea leporatu zion Novalek, eta borondate falta egotzi: «Lehendakariak bere esku du gure eskaera asko betetzea, baina ez du nahi. Gure ikuskerarekin bat ez etortzea zilegi da, baina ez dezala esan ezin duela; borondate kontua da».

Beraien iritzia arrazoitzeko, sindikatuetako ordezkariek Jaurlaritzak bere esku dituen, eta pentsiodunen eta langileen egoera hobetuko luketen, neurri batzuk zerrendatu zituzten. Esaterako, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko aukera duela gogoratu zuen Novalek. «2015ean herri ekimen legegile baten bitartez eskaera hori Eusko Legebiltzarrera eraman genuen, eta txosten juridiko bat egin zen. Tramiterako ez zen onartu, baina nahi izanez gero, onar daiteke».

Novalek, halaber, administrazioan behin-behinekotasun tasa murrizteko aukera, «%40arekin Europako buruan dago»; azpikontrataturiko enpleguan subrogazio eskubidea bermatzea, soldata arrakalaren aurkako neurriak, eta zerga politika aldatzeko aukerak aipatu zituen. Alde horretatik, sozietate zerga igotzea iradoki zuen, baita kapital handiei ere, «diru gehiago biltzeko».

Sindikatuek «begirada Madrilen» ere jarri zuten, eta Espainiako Gobernuak azken egunetan harturiko neurriak «eskasak» direla esan zuten, eta, haiek ikusita, «grebarako arrazoi gehiago» daudela nabarmendu zuen Edurne Larrañaga LABeko ordezkariak. Gutxieneko legezko soldataren eta pentsioen igoera «nahikoak ez direla» kritikatu zuen: «Gutxieneko soldata 950 eurora igo dute, baina urrun dago 1.200 euroen gure eskaeratik. Eskaera hori, gainera, ez da gurea bakarrik, Europako eskubide sozialen gutunean oinarritzen da». Pentsioei dagokienez, %0,9 igo ditu Espainiako Gobernuak eta Larrañagak gogoratu zuen Hego Euskal Herrian KPIa %1,2 igo dela. LABen kalkuluen arabera, Hego Euskal Herriko pentsioak bederatzi euro baino ez dira igoko batez beste hilabetean, pentsiodun gehienek 1.000 baino gutxiago kobratzen dutelako.

Sindikatuek jakinarazi zutenez, Gutun Sozialak eskutitza bidali die CCOOri eta UGTri greban parte hartzera gonbidatuz, «Euskal Herriko lantegi askotako bere ordezkariak egiten ari diren bezala», zehaztu zuen Larrañagak. Oraingoz, erantzun zain daude, baina haiek batzea «desiragarria» litzatekeela onartu zuen, euren autonomia eta idiosinkrasia propioa errespetatuz. Elkarrizketa sozial antzua alboratzeko eskatu zien, eta ez onartzeko Espainiako enpresarien elkarteko «betoa». Aurten, esaterako, lau sindikatuek batera egin dituzte Bizkaiko metalgintzako grebak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Adonis Georgiadis Greziako Lan ministroa, bakarrik, lan erreforma onartu duten saioan. ©GEORGE VITSARAS / EFE

Greziako parlamentuak astean sei egunez lan egin ahal izatea onartu du

Iñaut Matauko Rada

Lan erreforma berriarekin langileek egunean hamairu orduz egin ahal izango dute lan, bi lan badituzte. Atzo greba orokorra egin zuten herrialdean lege berriaren aurka.

Eroskik bere bidaien adarra saldu behar izan zuen zorrari aurre egiteko. ©Juanan Ruiz / Foku

Eroskik merkatuetara joko du bankuei ordaintzeko

Iker Aranburu

600 milioi euro arteko bonu bat jaulkiko du, datorren urtean itzuli beharreko zorra amortizatzeko.

Nafarroako Volkswageneko langileak, fabrikaren atarian, artxiboko irudian. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nafarroako VWen etsi egin dute baterien lantegiaren aferan, eta itunean jarriko dituzte indarrak

Irune Lasa

Langile batzordearentzat, «hutsegitea» da bateriak muntatzeko fabrika Landabenetik at egotea. Datozen bi urteetan espero den pattalaldiari begira, enpleguari eutsi nahi dio hitzarmen berriaren negoziazioan.

Kontsumo pribatuak eutsi egiten dio ekonomiari. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du

Iker Aranburu

Nastatek hamarren bat kendu dio uztailean aurreratutako datuari: %2 hazi da BPGa azken urtean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...