Irakasle funtzionario injustuak

Miren Karmele Ikatzeta Zuriarrain
2023ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
EAEko hezkuntza sisteman hainbat irakasle funtzionariok korronte insolidario eta arriskutsua sortu eta bultzatzen dute, langileen eskubideen aurka doana; urteak eta urteak interino modura lan egin eta orain egonkortu dituzten irakasleen aurka, hain zuzen ere.

EAEko hezkuntza sisteman irakasle interinoak funtsezkoak izan dira, urtez urte, euskal haur eta gazteei kalitatezko irakaskuntza eskaintzen. Gainera, irakasle interino gehienek beren burua eguneratu eta birgaitu egin dute pedagogia berritzaileetan, konpetentzia digitalean, eta beste hainbat alorretan. Irakasle funtzionarioak («karrerako funtzionarioak») adina edo gehiago, segur aski; azken hauetako asko funtzionario egin ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren kontrol zehatzik izan gabe, agian ez baitira eguneratu konpetentzia pedagogikoetan, digitaletan, eta beste hainbat alorretan (agian «zaharkituta» geratuz horietako asko edo, gutxienez, hainbat).

Irakasle interino gehienak egoera laboral irregular eta ilegal horretan urte asko egon ondoren (hamar eta/edo hogeita gehiago, kasu askotan), Europar Batasunak exijitu zuen horien lanpostuak egonkortzeko. Ondorioz, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak legezko prozesuak ezarri eta aplikatu dituzte irakasle horiei merezimendu-oposizio bitartez egonkortasuna bermatzeko. Jakina, merezimendu-oposizioan ere eskakizunak zorrotzak izan dira: dozentzia-esperientzia handia frogatzea; titulu akademikoak izatea (unibertsitate titulu bat baino gehiago, kasu askotan); gaitasun digitalean kurtsoen bitartezko prestakuntza eta eguneratzea ziurtatuta izatea; etab.

Beraz, langile-eskubideen aurka zegoen egoera ilegal bati irtenbide egokia ezarri diote prozedura zorrotz, exijitu eta justu baten bidez. Baina, gezurra badirudi ere, hainbat irakasle funtzionario («karrerako funtzionario») horren aurka jarri dira, insolidaritate itzela adieraziz.

Orain, Jaurlaritzak ezarritako dekretua eta prozesua bete egin behar ditu, plaza lortu duten irakasle interinoek euskal haur eta gazteei kalitatezko hezkuntza ematen jarrai dezaten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.