Noiz sortua: 2020-06-30 00:30:00

Inoizko antxoa populaziorik handiena erregistratu dute Bizkaiko golkoan

Arrantzaleek, ordea, iazko kanpainakoaren ia erdia arrantzatu dute, eta prezioa ere merkeagoa izan da.

Arrantzaleak Getarian, apirilaren 20an.
Arrantzaleak Getarian, apirilaren 20an. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2020ko ekainak 30

Bizkaiko golkoan ez da aspaldi egon aurten adina antxoa. 2020ko kanpaina ez da ona izan arrantzaleentzat, baina datozen urteetarako itxaropena pizteko moduko datua da atzo AZTI zentro teknologikoak emandakoa: 330.000 tona antxoa inguru daude, 1987. urtean Bioman ikerketa egiten hasi zirenetik kalkulatu duten kopururik handiena. Beraz, aise gainditzen dira espeziearen iraunkortasuna bermatzeko gutxieneko 21.000 tonak.

Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziek, ordea, 4.600 tona soilik harrapatu dituzte, joan den urtean baino 3.900 gutxiago. Merke saldu dute, gainera: 1,38 euroan kiloa —iaz, 1,62 euroan&mdash. Nagusiki, Kantabriako eta Asturiasko portuetan deskargatu dute.

Hainbat faktoreren ondorioa izan da gutxiago harrapatzea. Batetik, normalean baino hilabete gutxiago iraun du kanpainak; COVID-19a dela eta, arrantzan geroago hasi ziren — apirilaren 20an&mdash, eta, prezio apalen ondorioz, ontzi askok antxoa utzi eta hegaluzea arrantzatzeari ekin diote, goiz agertu baita.

Bestetik, arrantzaleek harrapatu duten antxoa txikia izan da, eta ez da aurtengo kontua. Datuek diotenez, gero eta txikiagoa da Bizkaiko golkoko antxoa: azken hamarkadan, batez beste, 2,5- 3,3 gramo murriztu da antxoa unitatearen pisua. AZTIko arduradunek azaldu dutenez, «faktoreen konbinazio baten ondorioa izan liteke» hori: antxoa gehienak urtebetekoak dira; ugaritasun handiaren aldeko baldintzek adin bereko antxoa txikiagoek bizirik irautea ekarri dute; eta tenperaturaren igoerak banakoak txikiagoak izatea eragiten du.

Tamainak eragina du prezioan. Antxoa espezie garrantzitsua da arrantzaleentzat, diru sarreraren %30-40 ekar diezaiekeelako espezie horrek, eta hala azaldu zuten atzo Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak eta Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiak.

Arrantza kuotak

Orozek esan zuen Bioman ikerketaren emaitzak «historikoak» direla, «oso onak», baina tamainaren gaiari buruzko kezka adierazi zuen. Izan ere, antxoa txikia freskoan saldu ohi da, baina kontserbekin lan egiten duten enpresek handia behar izaten dute; horregatik nahiko lukete handiagoa izatea. Kiloko 30-32-35 aleko tamainako antxoa saltzen diete arrantzaleek kontserba enpresei, eta aurten arrantzatutakoa kiloko 48-50 alekoa izan da batez beste.

Sialburuordeak esan du datozen urteetako garapenaren araberako erabakiak hartu beharko direla, eta ontzi bakoitzari kuota bat ezartzea proposatu du.

Aurten, nahiko gertu aurkitu dute antxoa arrantzaleek, eta harrapatu ere azkar harrapatu dute. Orozek azaldu zuenez, flotaren artean kuotak banatu gabe, denek ahalik eta azkarrena eramaten dute arraina portura. «Zuk egiten ez baduzu beste batek egingo duelako. Ontzi bakoitzak kuota bat ezarrita edukiko balu, bere burua kudeatuko luke, eta erabaki ea antxoa handiagoaren bila joan edo txikiarekin konformatu».

Neurri politiko hori hartzeko beharraz jardun zuen, berdelarekin, txitxarroarekin eta atun gorriarekin egin zen bezala. Espainiako Gobernuak du horretarako eskumena.

AZTIk antxoa helduen kopurua neurtzeko egiten du Bioman kanpaina urtero, Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak finantzatuta. Orain, Frantziako Ifremer itsas ikerketako institutuak egiten zuen Pelgas kanpaina bertan behera geratu dela eta, AZTIren ikerketakoak dira 2021eko harrapaketa kuotak gomendatzeko erabili ahalko diren datu zientifiko bakarrak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Alkateak "kutsatze komunitario bat" dagoela esan du.Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna