Arrauna

Herrialdeko onenak izateko aukera

Gipuzkoako eta Bizkaiko traineru txapelketak dira gaur, Donostian eta Lekeition; 18:45ean jokatuko da lehena, eta 18:00etan bigarrena
Gizonetan, Hondarribiak irabazi zuen iaz Gipuzkoako txapelketa.
Gizonetan, Hondarribiak irabazi zuen iaz Gipuzkoako txapelketa. J. R. RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola -

2019ko uztailak 17

Arraunlarientzat ez da ohiko eguna izango gaurkoa: entrenatzera joan beharrean, estropada batera joan beharko dute. Bizkaiko eta Gipuzkoako traineru txapelketak jokatuko dituzte gaur: Lekeition (Bizkaia) bat, eta Donostian bestea. Gipuzkoakoa 18:00etan hasiko da; Bizkaikoa, berriz, 18:45ean.

Txapelketak beti txapelketa arraun munduan, eta ligen itzalean geratu badira ere azken urteetan, garai bateko garrantzia galduta, oraindik ere eusten diete nolabaiteko xarma horri, eta arraun elkarte askotan estropada garrantzitsuak izaten dira herrialdeko onena zehazteko hauek.

Bizkaikoak azken orduko korapilo bat izan du. Izan ere, Lekeition ez jokatzeko arriskua izan da, estropadak antolatzeko klubek behar dituzten betiko baimenetatik aparte beste berri bat eskatu zielako egunotan Espainiako Gobernuak, Itsasoko Kapitaniaren bidez. Lekittarra taldeak ere atzo bertan aurkeztu zuen agiri hori, eta aurreikusita zegoen bezala jokatuko da Lekeition.

Eremu jostalaria da, eta gaurko ere izango du ezusteren bat gordeta. Haize pixka bat dago emanda, eta metro bateko olatuak espero dira, biak ere ipar-mendebaldeko norabidetik. Emakumeen txanda bakarrak emango dio hasiera lehiari, Kaiku, Deustu, Isuntza eta Ondarroaren arteko lehiarekin. Lehen biak dira faboritoak, eta iazko txapelduna Kaiku da.

Gizonezkoetan, ezin kabitu Eusko Label ligako sei taldeak txanda berean, eta Isuntza eta Ondarroa ez dira ohorezko txandan ariko. Bai, aldiz, Urdaibai, Zierbena, Santurtzi eta Kaiku. Bermeotarrek irabazi zuten iaz, gaurko leku berean.

Gipuzkoakoan ere antzekoak izango dira itsasoaren eta eguraldiaren baldintzak, eta kontuz Donostiako eremuarekin, aurreko larunbatean Eusko Label ligako estropadan ikusi zen bezala. Emakumezkoen artean, txanda nagusia azkenekoa izango da, eta horretan joango dira Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia. Inork ez du oraindik txapelketa hau irabazi.

Gizonen kasuan, ohorezko txandan, Orio, Hondarribia, Donostiarra eta San Pedro aterako dira. Lehen biek dituzte txapelketa gehien: oriotarrek, hamaika; eta hondarribiarrek, hamar.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ander Gebara eta Jon Bautista, jota, zelai erditik ateratzeko prest, Betisek binakoa sartu berritan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Lehendik ikusitakoa da

Jon Ander De la Hoz

Reala 2-0 jarri da aurretik, baina ez da gai izan irabazteko, eta Betisek aprobetxatu egin du partidaren azken txanpan bi gol sartu eta berdintzeko

Nahikari Garcia eta Sheila Elorza, aurrez aurre, atzo, Unben. ©GORKA RUBIO / FOKU

Merezitako puntu banaketa

Iñigo Lasa

Eibarrek eta Realak berdindu egin dute Unben. Lau goletatik hiru partidako azkeneko hamar minutuetan izan dira

Joseba Ezkurdia, pilota jotzear, Iraitz Zubizarreta begira duela, atzo, Beotibarren. ©JON URBE / FOKU

Aurrenekoa irabazita, lasaitua

Julen Etxeberria

Ezkurdia-Galarzak lehen garaipena lortu dute, Zubizarreta III.a-Albisu 22-14 mendean hartuta
Joselu,, Courtois gainditu nahian. ©Endika Portillo / Foku

Mendeurrena zapuztu dio

Julen Etxeberria

Alavesek ez du aukerarik izan Real Madrilen aurka. Espainiako taldeak erabakita utzi du neurketa lehen zatian, hiru goleko aldea lortuta. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.