Jubilatuak urriaren 1aren aurrean

2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Gure egutegian data deigarriak eta bereziak egon ohi dira eta horietako bat Adinekoen eta Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da. Ondo dakigu zahartzea bizitzaren legea dela, fenomeno fisikoa. Heldutasuna, berriz, arazo psikologikoa da. Zahartzaroa gertatzen da. Heldutasuna, aitzitik, bilatu egiten da. Benetan gazte mantentzen gaituena mundua alda daitekeela eta guk geuk onena eman dezakegula pentsatzearen utopia osasuntsua da, eta bide horretan gabiltza.

Hori da Jubilatuen Elkarteetatik esaten duguna:geure burua berrituz bizitza bultzatu. Behar duguna da. Eguneratu beharra daukagu. Agintari politikoek entzun eta lagun gaitzaten behar dugu. Kogobernantza ere hemendik doa. Zenbat bizi izan garen baino gehiago, kalitatea da giltzarria; axola duena ez da antzezlanak luze iraun duen ala ez, baizik ondo interpretatu ahal dugun ala ez. Bizitza luze eta antzuak daude, baita oso laburrak eta emankorrak ere. Nola bizi izan dugun eta ez zenbat denbora bizi dugun araberakoa da. Zoritxarreko COVID-19gaitzaren aurrean adinekook tente, erne eta geure burua zaintzen jarraituko dugu.

Urriaren 1eko data ospatuz, zazpi eskaera hauek adierazpen moduan- nabarmendu nahi ditugu:

1. Urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, Adinekoen duintasuna defendatu nahi dugu. 30 urte daramatzan data deigarria da.

2. Giza eskubideak eskatu eta aldarrikatzen ditugu, gure osasuna, pentsioak eta zahartze aktiboan dugun jarduera zaindu, aitortu eta babestu daitezen.

3. Ulertzen dugu gure bizitzan zehar egindako ekarpena garrantzitsua eta positiboa izan dela, gure ingurunea eta familia hobetuz. Zalantzarik gabe, ditugun erronkak funtsezkoak dira: pentsio duinak eta publikoak, KPIarekin babestea, etxebizitza duina izateko eskubidea, desberdintasunak murriztea, bakardadea desagerraraztea eta pixkanaka gure Jubilatuen Gizarte Zentroak sendotzea, ingurune atseginak sortzea, Euskadi Lagunkoiarenhelburuetan adierazten den moduan.

4. Garrantzitsua da adinekoak Gipuzkoako gizartearen parte sentitzea, estimatuak eta aitortuak izan gaitezen. Zoritxarrez, pandemiak zigortu gaitu, talde ahulena izanik, baina krisi honek balioa eman behar digu eta ezin gara baztertuak bezala sentitu. Hori dela eta, orain itxita dauden Gizarte Zentroetatik guztientzako eskubide berdinak eskatzen ditugu, tratu txarren eta nahi gabeko bakardadearen aurkako planekin tematzen gara, pentsio duinak eta baliabide gehiago eskatzen baititugu gure Jubilatuen Tokiko Elkarteentzat.

5. Gure bilguneak/elkarteak bilera eta bizikidetza gehiagorako, prestakuntza integralagoak, osasun eta ongizate gehiago izateko eta informazio eta komunikazio teknologietarako sarbidea errazteko prestakuntza teknologikoa izan behar dugu.

6. Zoritxarreko pandemiak argi utzi du guztiok hauskorrak izan gaitezkeela (pertsonak, osasun sistema, egoitzak), baina positiboak, baliotsuak eta interdependenteak ere bagara. Laguntza solidarioa eskatzen diegu agintariei eta erakunde politikoei, gizarte inklusiboagoa izan dadin, guztien protagonismoa eta parte-hartzea eta dagokion diru laguntzarekin aurrera bultzatuz.

7. Gure elkarteetako ateak berriro irekitzeko desirarekin amaitzen dugu, kogobernantzan parte har dezagun, gure nortasuna galdu ez dezagun eta ez gaitezen baztertuak izan, erabakigarriak baizik, eta adinekoek ahotsa mantendu dezagun, entzule eta erantzule izanik eta, batez ere, entzun gaitzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.