Anaitasunak Europarako postua ziurtatu nahi du azken bi partidetan

Julen Etxeberria.
2018ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Helvetia Anaitasunak helburu zehatza du Asobal liga bukatzeko falta diren bi jardunaldietan: Europarako sailkatzea, bosgarren urtez jarraian. Lehen lauek ziurra dute hori, eta, ondo bidean, baita bosgarrenak ere, Europako Federazioak Espainiakoari beste gonbidapen bat ematen baldin badio. Azken urteetan beti eman dio; beraz, ezusterik ezean, beste horrenbeste egingo du aurten ere.

Gaur-gaurkoz, Anaitasunak esku-eskura luke gonbita hori, bosgarren baita. Bi puntuko aldea du Ciudad Encantadarekin, eta laukoa Huescarekin. Alde ona dirudi, baina iruindarrek Bartzelona ahalguztiduna hartuko dute larunbatean. Beraz, oso litekeena da punturik ez lortzea, eta aurkariak gerturatzea. Gainera, nafarrek galdua dute puntu aldea bi arerio zuzenekin. Beraz, erabakigarria izango da azken jardunaldian Zamoraren pistan jokatu beharreko partida. Zamora azkena da, eta maila galdu du jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.