Albistea entzun

Erika Vazquez: «Pribilegiatu bat izan naiz»

Aurrelari zuri-gorria «pozik, harro eta asebeteta» utzi du futbola. Lehen egunetik Athletic bere lekua zela sentitu du
Erika Vazquez Athleticeko jokalaria, atzo, Lezaman, agur prentsaurrekoan.
Erika Vazquez Athleticeko jokalaria, atzo, Lezaman, agur prentsaurrekoan. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2022ko maiatzak 27 - Lezama

Debuteko Athleticen elastikoa alboan, taldekideez inguratuta eta txalo zaparradarekin. Hamazazpi denboraldiren ondoren, halaxe agurtu da Erika Vazquez, Athleticeko ikurretako bat. Emakumezkoen taldean partida gehien jokatu dituen jokalaria—423—, eta Telmo Zarraren atzetik gol gehien sartu dituena talde zuri-gorrian—264—. «Pribilegiatu baten agurra da hau. Urte zoragarriak izan dira».

Agurrak «gogorrak eta zailak» izan arren, «pozik, harro eta asebeteta» doa. «Pozik noa, nahi nuen moduan noalako: elitean, jokatzen, nire taldekide eta zaleen maitasunarekin, une egokian eta ikasten segitzeko eta erronka berriei heltzeko ilusioarekin. Asebeteta ere, beti eman dudalako nire onena; eta, harro, lortuta zenbakiengatik». Futbola «garaipenak eta tituluak baino gehiago» direla nabarmendu zuen. «Pertsonekin, bizi izandako uneekin eta orain arteko ibilbidearekin geratzen naiz».

Iritsi bezain laster Athletic talde «bakarra eta berezia» zela ikusi zuen. «Ez bakarrik duen filosofiarengatik, baita transmititzen dituen balioengatik. Hemen ulertu dut zer diren futbol zelai batean pasioa, ilusioa, poza eta talde izaera izatea; baita ere klub txapeldun batean jokatzeak eskatzen duen exijentzia zer den. Balio horiek nire egin ditut, eta pertsona, futbolari eta profesional moduan hazi naiz».

Hasieratik sentitu zuen Athletic bere lekua zela. «Zaleen babesari, klubaren aldetik jaso dudan tratuari eta izan ditudan taldekide bikainei esker beti izan dut sentipen hori. Badira diruarekin erosten ez diren gauzak. Batzuetan, galtzea irabaztea ere bada. Ez dago maitatua, baloratua eta errespetatua sentitzea bezain gauza ederragorik».

Eskerrak eman zizkien «une erabakigarrietan» beraren alde apustu egin zuten hiru entrenatzaileei. Taldekideentzat hitz hunkigarriak izan zituen. «Eskerrik asko bizi izandako une bakoitzarengatik eta jokalari hobea egitegatik. Elkarrekin menderaezinak ginela sentitu dugu, eta, onenak ez izanda ere, txapeldun izatea lortu dugu». Etxekoentzat eta lagunentzat hauxe mezua: «Batez ere, gurasoak eta amona izan nahi ditut gogoan, maite nauten moduan maitatzeagatik, eta entzuteagatik, aholkatzeagatik eta babesteagatik. Espero dut harro egotea». Zaleen babesa «egunero aktibo eta ilusioz» egoteko «erregaia» izan dira harentzat. «Zaleak eta klubean lan egiten duten jendea dira Athletic handiago egiten dutenak».

Azken hitzak Athleticera iritsi zenetik elastikoan eraman duen zenbakiarentzat izan ziren: hemeretziarentzat. «Banaezinak izan gara, gauza zoragarriak bizi izan ditugu, une zailetan indarra eman dit, eta zailetan oinak lurrean izaten lagundu dit».

Futbola «bizitzeko modu bat» izan da beretzat. «Baloiari eta botei agur esateko eguna da gaur. Baina sekula ez diet agur esango ez Athletici, ezta futbolari ere». Orain atseden hartuko du. «Udaz gozatu nahi dut. Gero ikusiko dut. Baina, esan bezala, erronka berriei heltzeko ilusioz nago».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Altuna, ezker eskuari begira, joan den ostiralean Idiazabalgo (Gipuzkoa) Igarondo pilotalekuan egindako entrenamenduan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Oso ondo etorri zait gelditzea: behar nuen»

Julen Etxeberria

Jokin Altuna bihar itzuliko da lehiara, azkenekoz jokatu zuenetik hilabete eta erdira. «Zuhur» jokatu nahi izan du: «Oso argi nuen: ez nuen presarik, ondo osatu nahi nuen, eta, gero, gozatu; ez zuen merezi bueltaka ibiltzea».
Jose Ramon Garai eta Unai Laso, atzo, aurkezpenean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Unai Lasok 2027ra arte berritu du kontratua Baikorekin

J. Etxeberria

«Oso pozik» dago aurrelaria, eta eskerrak eman dizkie Pilotarien Elkarteari eta enpresari. Garaik esan du Lasok «jauzia» egin duela
Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide ama-alabak, igandean lortutako garaikurrarekin. ©BERRIA

Estreinako aldiak xarmatuta

Jon Ander De la Hoz

Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide ama-alabak nagusitu dira binakako lehendabiziko sega-sail txapelketan. Inoizko lanik luzeenak egin dituzte, 300 metro karratu ebakita: «Oso polita izan da».
Jose Ramon Garai eta Unai Laso, gaur, aurkezpenean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Unai Lasok 2027ra arte berritu du kontratua Baikorekin

Julen Etxeberria

Aurrelaria «oso pozik» dago, eta eskerrak eman dizkie Pilotarien Elkarteari eta enpresari. Jose Ramon Garaik esan du Lasok «jauzia» egin duela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...