Ahazteko moduko gaua

Gernikak, IDK-k eta Araskik galdu egin dute kanporaketetako lehen partida. Igandean irabazi beharra daukate lehian segitzeko

Courtney Williams Gernikakoa, atzoko partidan. ARITZ LOIOLA / FOKU.
ainara arratibel gascon
2019ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Ilusioz hasi zuten gaua, burumakur amaitu zuten Lointek Gernika Bizkaiak. IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik Hirurek galdu egin zuten titulurako lehen kanporaketa. Bizkaitarrek 69-76 Valentziaren kontra; gipuzkoarrek 84-73 Cadi la Seuren aurka; eta arabarrek 69-59 Gironaren pabiloian. Horrenbestez, igandean irabazi ezean, amaitu egingo da denboraldia hirurentzat.

Gernika izan zen etxean jokatu zuen bakarra. Mario Lopezen taldea 0-8 hasi zen galtzen. Baina hortik aurrera oso partida serioa jokatu zuen, eta ederki baliatu zuenMaya Tirera eta Maria Pina faltekin zirela, aurretik jarri eta aldea lortzen joateko.

Atsedenaldian bederatzi puntuz zihoazen aurretik etxekoak: 39-30. Hirugarren laurdenaren hasieran ondo eutsi zioten aldeari. Baina Valentziak, igo berria izan arren, kanporaketak jokatzen eskarmentu handia duten jokalariak ditu. Hor agertu ziren Anna Gomez, Tamara Abalde eta Maria Pina, eta gai izan ziren errenta gutxitzen joateko, eta fisikoki zuten nagusitasuna ezartzeko. Pina izan zen bere taldekide ohien borrero, 17 punturekin. Minutu horietan Gernika asmatu ezinik aritu zen erasoan. Argitasuna, freskotasun fisikoa eta patxada falta izan zitzaizkion, eta hor erabaki zen partida.

IDK Gipuzkoak partida gaiztoa zuen Cadi la Seuren pabiloian.Kataluniako taldeak norgehiagoka bakarra galdu du etxean denboraldian zehar, eta atzokoan ere ez zuen huts egin. Erritmo biziko partida izan zen, eta hor hobeto moldatu zen Cadi La Seu.

Gipuzkoarrek ondo eutsi zioten lehen bi laurdenetan, eta partida 43-40 iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatian Muguruzaren taldea ahalegindu zen partidaren erritmoa geldotzen. Baina ez zuen lortu ordea, eta Cadi la Seuk partida hautsi zuen hiruko arrastotik. Andrea Vilaro amesgaizto bat izan zen. 29 puntu sartu zituen, tartean sei hiruko—jaurtitako denak.

IDK, aldiz, nahi eta ezin aritu zen, eta lehia amaitzeko bost minutu falta zirenean 20 puntuz zihoan atzetik: 80-60. Azken txanpan errenta gutxitzea lortu zuen, baina partida iraultzetik oso urrun egon zen. Gipuzkoarren arteanLyndra Weaver izan zen onena: 19 puntu sartu zituen.

Araskik ere ezin izan zuen ezustekoa eman Gironan. Madelen Urietaren taldeakzortzi jokalarirekin jokatu behar izan zuen,Binta Drammehek min hartu eta ezin izan zuelako jokatu.

Baina ahalegin handia eginez,gai izan zen ligako talde ahaltsunetako baten aurka nor baino nor gehiago lehiatzeko. Etxeko taldea 8-0 aurretik jarri arren, arabarrek ez zuten behera egin, eta 12-16 jarri ziren. aurretik. Laia Palauk hartu behar izan zuen etxekoak gidatzeko ardura, partidari buelta emateko: 33-29, atsedenaldian.

Araskik adore handiz jokatu zituen hirugarren eta laugarren laurdenak, nekea antzematen hasi baitzen. Gironak hori baliatu zuen partida bideratzeko.Ariel Edwardek eta Itziar Ariztimuñok gidatuta, ordea, Araski zortzi puntura gerturatu zen bi minutu falta zirenean. Baina ahalegina hutsala izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.