Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Boterea eta pribilegioak

2021eko irailaren 7a
00:00
Entzun
Emakumeoi sistema heteropatriarkalak zapaldu egiten gaitu. Gure gorputzak gudu zelaian daude, baina badakigu ez dela borroka bakarra. Klaseak, arrazak eta generoak menperakuntza hirukoitza sortzen dutela ezin dugu ahaztu. Angela Davis bezalako idazleak irakurri baditugu, nahiko argi dugu ideia hori, baina badirudi The Good Fight (Movistar Plusen ikusgai) telesaileko Diane Lockhartek ez duela argi feminismoak intersekzionala izan behar duela.

Telesail estatubatuarrak abuztu amaieran bukatu zuen bosgarren denboraldia, eta berriro ere aktualitatearen ondoan ibili da istorio berriak kontatzeko. Abokatuen telesail horrek 2020. urteari laburpen aparta egin dio lehen kapituluan. COVID-19ak sortutako egoera laburtu etaAEBetan zer-nolako eragina izan duen erakutsi digu. Pandemiaren ondorioz, abokatu-langelak duen krisi ekonomikoa ikusi dugu eta horri aurre egin beharko diete Diane Lockhartek eta Liz Reddickek. Biek ideia desberdinak dituzte enpresarentzat. Lizek bufete beltz bat sortu nahi du, Black Lives Matter mugimendua hainbeste handitu ostean. Dianek, aldiz, emakumez beteriko enpresa sortu nahi du. Liz eta Diane feminista amorratuak dira, baina ez dituzte zapalkuntzak modu berean ikusten. Goi-klasekoak dira biak eta klase borroka ez da beren lehentasuna. Matxismoaren eta arrazismoaren aurkako borroka batera egin daitekeela ahaztu dute biek.

Dianen senarra Kurt McVeigh Kapitolioak jasan zuen erasoaren parte izan denaren susmoa du FBIk. Dianeren eta Kurten arteko politika desberdintasunak agerian geratuko dira susmo horren ostean. Beren arteko erlazioak Diane kontserbadoreagoa egin duenaren iritzia dut. Dianek feminismoaren hausnarketa garrantzitsuak ahaztuak ditu, esaterako Audre Lorderen «menderatutako emakumeak dauden bitartean, ez naiz emakume aske bat izango» esaldia ez du bere pentsamoldean.

Bestalde, epaitegi alternatibo baten sorkuntza ikusi dugu denboraldi honetan. Wackner epaileak justizia behe-klasearentzat eskuragarri egin du eta tramiteak erraztu egin ditu. Horrek Lockhart & Reddickeko abokatuak behe-klasera jaitsiko ditu. Denboraldi berriak arraza, klasea eta generoa maixuki uztartu ditu, nahiz eta telesaileko protagonistek ez duten gauza bera ulertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.