Albistea entzun

IRLEN SAREA

Meta Meta

Gorka Julio -

2021eko urriak 30

Teknologietako erraldoi batek mugimendu bat egiten duenean, denok jartzen gara dantzan, bere agendari begira. Facebookek, komunikazio krisi baten erdian, bere marka aldatuko duela esan du; orain Meta izango da.

Marka aldatzea, merkatua erdigunean jartzen duen jendarte batean garrantzitsua da, ez da izen aldaketa soil bat. Marka batek merkatuarekin eta bertan daudenekin barne eta kanpo komunikatzen zaituenarekin lotuta dago. «Meta» aukeratu behar zuten, baina?

Metak euskaldunontzat ez du esanahi bakarra. Meta, beste hizkuntza batzuetan bezala, gainetik edo kanpo (gaindi) dagoen zerbait da: metafisika, fisikatik harago dagoena. Aldiz, bildu, pilatu adierazteko ere erabili ohi dugu: belar meta edo metatu aditza bera. Bi esanahiak barnebilduko lituzkeen metaesanahi bat sortuko bagenu?

Hitz-jolasa dirudi horrek guztiak, baina herri hitzarekin gertatzen den antzeko zerbait proposatu nahi dizuet. Herri hitzak, herrigintzan adibidez, esanahi bikoitza eta beste hizkuntza batzuetara itzulezina dauka. Herrigintza egitea, bizitokian herrirako ekimenak gauzatzea izan daiteke, baina baita ikuspegi zabalago bat izan, nazio eraikintzari lotuta. Hitz horrek tokikoa eta globala batzeko gaitasuna dauka zentzu unibertsal batean. Metarekin berdina egitea proposatzen dut. «Metak» barneari, komunitateari erreferentzia egitea, baina aldiz kanpora ere irekitasun bat erakustea.

Meta-komunitatea, euskal komunitateari aplikatuz gero, aitortza komun bat duten komunitate antolatuez eta norbanako ezberdinen arteko meta-komunitatea litzateke; oraingo herriaren pareko. Komunitate antolatuak barruan dituela, sormena eta egitasmoak landuko dituztenak; beraz, barnera begirakoa beteko luke. Aldi berean, komunitate eta norbanako horiek beraien artean batuko lituzkeen harreman eta ideia/mito multzo irekiago batekin, komunitate zehatzetik gaindiko ikuspuntua hor.

Meta-komunitate hori sortzea ederra litzateke. Ez da plan txarra, egunerokotasun alienatua gainditzeko mundu birtualak aukera bakartzat eskaini nahi dizkigutenen aurrean. Bereziki mundu birtual hori mundu aske eta ireki bat baino gehiago, gure datuak ustiatzeko harresiz inguratutako kontzentrazio eremu birtual bat izango dela dakigunean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alvaro Arrizabalaga—ezkerretik hasita bigarrena— bisitariei azalpenak ematen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Lezetxiki, altxor arkeologikoa

Amaia Jimenez Larrea

Paleolitoko indusketetarako bereziki «garrantzitsua» da Lezetxiki. Bertara egin duten bisita gidatuari esker, bisitariek aztarnategiaren egoera ikusi ahal izan dute.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Aktore asko goi maila artistikora iritsi dira umeentzako obrei esker»

Unai Etxenausia

Teatro Paraiso antzerki konpainiaren sortzaileetako bat da Lopez. Konpainia hori Gasteizko Abetxuku auzoan sortu zen, haurrentzako antzerkia egiteko. Singapur, Kanada, Norvegia... Mundu osoan zehar ematen dituzte antzezlanak.
Gazte batzuk sakelako telefonoa erabiltzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal gazteek egunean ordu ugari pasatzen dituzte Instagramen

Urtzi Urkizu

11-17 urte artekoak egunean 23 aldiz sartzen dira aplikazioan, eta aldi bakoitzean, 26 minutuz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...