gorka julio
IRLEN SAREA

Hizkuntza hautuak

2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Hizkuntza hautua nola egiten dugun aztertuta dago, faktore askok erabakitzen dute. Eta ohikoez gain, faktore teknologikoak aintzat hartzea ezinbestekoa izango da. Itzulpen aukerak hobetzen ari dira. Laster, elkarrizketa sinkronoetan ere egin ahal izango dugu; baldin eta euskarazko teknologiarik badugu.

Hizkuntza hautuan, beraz, faktore bat hizkuntza teknologiak edukitzea izango da. Euskarara eta euskaratik beste hizkuntzetako aukera izatea, alegia. Horrek ahots sintetikoak sortzeko aukera biltzen du: makinen bidez euskaraz hitz egin ahal izatea.

Egunotan bolo-bolo dabil Facebook-eko zuzendariaren eta hokkien hiztun baten arteko elkarrizketa itzulia. Hizkuntza komunik izan gabe, bi norabideko itzulpena posible dela erakusten du bideoak. Ez da adibide bakarra, gero eta gertuago gaude horren orokortze batetik.

Hori posible denean, gure hizkuntza hautuan eragingo du. Ez da dena txarra izango. Eraginetako bat, akaso, hizkuntza nagusienak beren hedaduragatik hizkuntza horiek ikasten dituztenak gutxitzea izan daiteke. Bakoitzak bere hizkuntzari gehiago atxikitzea ere ekar dezake. Hizkuntza aniztasun txikiagoko egoera batera eraman gaitzake egoera horrek, alegia.

Hizkuntza teknologiak dituztenen eta ez dituztenen arteko bereizketa argi bat egongo da. Horren kalitateak ere eragin zuzena izango du hizkuntza hautu horretan. Ez baita berdina zure hizkuntza ondo ia era naturalean itzultzea, 40 hizkuntzatik/hizkuntzara itzultzeko aukera izatea, edo bost pare artean egin ahal izatea soilik.

Hizkuntza hautuan, beraz, hizkuntzaren ezagutza, atxikimendua, erabilgarritasuna... bezalako faktoreez gain, maila berean kokatu beharko dugu aurrerantzean ere teknologia. Horri lotuta egongo da beti, teknologia hori nondik zeinen interesen arabera eta zeinentzat sortzen den edo sortzeko gaitasunik dugun ere kontuan hartuz.

Badirudi European Language Grid-aren arabera nahiko ondo kokatua gaudela faktore teknologikoetan, baina oso gaizki testuinguruari lotutakoetan. Bietan egin beharko dugu lan, baina gizarte testuinguruan urgentziaz eragin behar dugu. Kale neurketa guztiek diote ez garela asmatzen ari. Ingurune digitalekoak ez ditugu, baina izatekotan ere, akaso okerragoa litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.