Albistea entzun

IRLEN SAREA

Donostia 'captcha'

Gorka Julio -

2023ko maiatzak 27

Captcha-k sareko formularioetan agertzen diren zenbaki, letra edo irudi aukeraketa arraroak egiteko eskatzen dizuten tresna horiek dira. Webgune batera sartzean, robot automatiko bat zaren —ez pentsatu metalezkoa denik, programak besterik ez dira, eta— edo gizaki bat zaren bereiztea dute helburu; edo zuten. Orain, horietako asko, beren hasierako funtzioaz gain, robotak entrenatzeko baliatzen dira eta.

Webgune batera sartu eta irudi-kuadrikula bat agertzen zaizu. Bertan semaforoak, ibilgailuak... dituztenak aukeratzeko eskatzen dizute. Zuzenak direnak aukeratzen dituzu, eta aurrera zoaz. Ariketa hori zaila izan da orain arte makinentzat, baina ez horrela gizakiontzat, eta, horregatik, kontrol ez automatikoak saihesteko erabiltzen da maiz. Beharbada ez dakizuna da zure aukeraketa horiek lan boluntarioa direla, beste robot batzuk entrenatzeko.

Esan daiteke, beraz, saihestu nahi genuena —robot automatizagarri batek egin ezin zituen gauzak baliatuz, robot edo pertsona baten artean bereiztea— elikatzen ari garela gure ekintzekin. Hau da, gure ekintza horri esker errazagoa izango da inoiz robot batek irudi horietan dagoen edukia zer den «bereiztea».

Bestetik, Donostiako Udaleko lehen solairua —herritarren arreta zerbitzua dena— turismo bulego bilakatu nahi dute. Turismoa hirian izaten ari den neurrigabeko gorakadaren eta saturazioaren erdian, gainera. Herritar askok hala adierazi du hainbat inkestatan, bai eta kalean milaka pertsona biltzea lortu duten mobilizazioetan. Herritarrentzat lan egin beharko lukeen erakundeak herritarren kontra dihardu, ustez beraiek aukeratutako politikarien erabakien eskutik.

Itxuraz loturarik ez duten bi pasarte horiek zibernetika maltzurraren bi adibide dira niretzat. Bata arlo digitalean, eta bestea politikoan. Informazio fluxuak eta jendearen elkarrekintzek sistema bat hobetu baino, laguntzen duen horren kontra egiteko erabiltzen du egindako lana. Metafora indartsuak izateaz gain, sistema baten arauek markatzen duten bidea eta hartzen ditugun erabakiek duten garrantzia azpimarratzeko ere balio du.

Zibernetikan, informazio eta datuen fluxuetan eragiten dugunean, sistema bera indartu edo kaltetu dezakegu. Garrantzitsua da hori jakitea, sistemaren arauak erabaki dituenak irabazteko aukera gehien izanik ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskadi Irratiko mikro bat. ©Foku

Euskadi Irratiko langileek murrizketak egiteko irizpideak gaitzetsi dituzte

Urtzi Urkizu

Miramongo Euskadi Irratiko langile batzordeak eta erredakzio kontseiluak zuzendaritzari eta EITBren administrazio kontseiluari eskatu diete 24 orduko informazio zerbitzuari eusteko.

Joseba Sarrionandia <em>Kristalezko begi bat</em>-en pasarte bat irakurtzen, atzo, Bilboko Arriaga antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Meaberen 'Kristalezko begi bat' irakurri dute Bilboko Arriagan

Amaia Igartua Aristondo

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' eleberria irakurri dute ahots goran Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako XVI. Irakurraldi Jarraituan.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Kontsultaren eta laborategiaren artean zubiak eraikitzea dagokit»

Iker Tubia

Laguntza eta jakin-mina aipatzen ditu Mendibek neurologiaz hitz egitean, baita pazienteak eta talde lana ere. Esklerosi anizkoitzaren alorrean izan diren aldaketa «sekulakoak» azaldu ditu. Esan duenez, alzheimerra eta AEA dira erronka nagusiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...