Albistea entzun

Iazkoari buelta eman dio

Azkoitiko Oteizak hirugarren kanporaketa gainditu du Berria Txapelketan, Gaztelekuri irabazita
Arregi Azkoitiko Kadete mailako aurrelaria pilotari jotzen, igandean, Andoainen jokatutako partidan.
Arregi Azkoitiko Kadete mailako aurrelaria pilotari jotzen, igandean, Andoainen jokatutako partidan. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Eskudero -

2023ko maiatzak 24

Ez dago Azkoitiko Oteiza pilota elkartea geratuko duenik XVIII. Berria Txapelketan. Azpi-azpitik ekin behar izan zion lehiaketari, eta, hiru kanporaketa gaindituta, final-laurdenetarako sailkatu da. Andoaingo Gaztelekuri irabazi zion igandean. Gipuzkoako bi elkarteok iaz ere neurtu zituzten indarrak, eta andoaindarrak nagusitu ziren. Aurten, ordea, indartsuago daudela erakutsi dute azkoitiarrek, eta, gazte eta nagusi mailetako garaipenei esker, zortzi onenen artean izango dira. Hain zuzen, Iruñeko Oberenaren kontra jokatu beharko dute hurrengo fasean. Oberenak kanporaketa jokatu beharrik gabe lortu du final-laurdenetan sartzea, Zaratamoko Upo Mendik azken orduan uko egin baitzion lehiari, taldea osatzeko arazoak zituelako.

ANDOAINEN
Gazteleku (Andoain) 1
Oteiza (Azkoitia) 2

Jaialdiko lehen partidan, kadeteen artekoan, goi mailako jokoaz gozatu ahal izan zuten pilotazaleek. Gaztañaga-Segurola izan ziren etxeko ordezkariak, eta Arregi-Bastida azkoitiarrenak. Partida parekatua eta gogorra izan zen lehen zatian. Segurola nagusi zen atzeko koadroetan, baina bi andoaindarrak antzu aritu ziren tantoa bukatzeko garaian, eta horixe baliatu zuten bisitariek emaitzari parean eusteko. Arregiren lana, hori bai, nabarmentzekoa izan zen. Hamahirunakoa izan zen azken berdinketa. Hortik aurrera, Segurolak beste abiadura bat ezarri zuen kantxan, eta, Gaztañagaren laguntza onarekin, 22-16 irabazi zuten etxekoek.

Gazteen arteko lehia ere bikaina izan zen, baina kasu honetan Azkoitiko Etxaniz eta Egañak irabazi zieten Gaztelekuko Zestau eta Salvadorri. Atzeko koadroetan parekotasuna izan zen nagusi lehen zatian, eta aurrean lehia interesgarria eta bizia eduki zuten Etxanizek eta Cestauk. Biek ala biek tanto apartak egin zituzten, eta kontuak estu ziren lan erdietan: 11na. Hortik aurrera, nork gutxiago galdu izan zen gakoa, eta horretan azkoitiarrak nagusitu ziren. Opari gutxiago eginda, 17-22 irabazi zuten.

Gauzak hala, nagusien esku zegoen guztia, baina berehala ikusi zen Azkoitiko Oteiza eta Juaristi gehiago zirela Gaztelekuko Eskudero eta Usandizaga baino. Bikotea bi aurrelarik osatu arren, goi mailako jokoa egin zuten irabazleek. Erritmo itogarria ipini zuten kantxan, eta soilik erritmo horri hasieran eutsi zieten andoaindarrek. 4-6 egon zen markagailua, baina hortik aurrera ez zuten barkatu bisitariek, eta 6-22 irabazi zuten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Everestek ohiko bideko ilarak. ©

Everest, 70 urte munduaren talaia izaten

Ramon Olasagasti

1953ko maiatzaren 29an Everest tontorra zapaldu zuten lehen aldiz Tenzing Norgayk eta Edmund Hillaryk. Everest asko badira ere, munduko talaia, oro har, mendiko turismoaren ikur gorena bihurtu da. Aurten dagoeneko, 600 igoera baino gehiago izan dira.

 ©Rodrigo Jimenez / EFE

Txuri-urdinek distira egitearen gakoak

Jon Ander De la Hoz

Realak matematikoki eskuratu du datorren sasoian Txapeldunen Ligan aritzeko eskubidea. Txuri-urdinek multzo sendoa osatu dute, eta zenbait marka historiko ezarri dituzte

 ©Idoia Zabaleta / Foku

Oier Sanjurjok erretiratu egingo dela iragarri du

Beñat Mujika Telleria

Lizarrako jokalariak 37 urterekin utziko du futbola. Osasunako kapitain izandakoak AEK Larnacan jokatu du azken denboraldian.

 ©LUCA ZENNARO / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...