Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Itzulerak

Amaia Garcia -

2023ko apirilak 27

Dena itzuli egiten da. Moda munduan ohikoa izaten da duela urte askotako arropa berriro kalean ikustea. Telebistan ere, antzekoa gertatzen da: berritasun gutxi aurkitzen ditugu azken boladan, eta, nostalgiaren aitzakia erabiliz, duela urte batzuetako saioak berriro itzultzen dira.

Aste honetan, Operación Triunfo saioa Amazon Prime Videok emango duela jakin da. Saio horren lehen edizioa 2001ekoa da, eta arrakasta handia izan zuen. Urtzi Urkizuk gogoratu duenez, lehen edizioaren finalak Nafarroan %65,1eko ikusle kuota izan zuen, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %63,2koa.

Arrakasta horren ostean, zortzi edizio eman zituzten. Zortzigarrenetik bederatzigarrenera sei urteko geldialdia egon zen. Urteak pasatu ahala arrakasta galdu zuen saioak, eta geldialdiaren ostean, 2017. urteko edizioak arrakasta berreskuratu zuen. Edizio hura Amaia Romero Iruñeko abeslariak irabazi zuen. Horren ostean, bi edizio gehiago eman zituzten; azkena, 2020. urtean.

Edizio berriko galak astero ikusgai egongo dira Amazon Prime Videon, eta Youtuben 24 orduko kanal bat egongo da. Oraindik ez dakigu noiz egongo den ikusgai. Saioa orain arte La 1 katean eta Tele5n eman izan dute. Hurrengo edizioa telebista tradizionaletatik aterako da eta streaming plataforma batean egongo da. Aldaketa horrek agerian uzten du plataformak streaming-eko edukiak baino gehiago direla, eta telebista tradizionaleko formatuak bereganatzen dituztela. HBO Max eta Netflixen reality saioak ikusi ditugu jada. Orain, abeslari berriak ezagutzeko lehiaketa famatua Amazon Prime Videok ekoitziko du.

Arrakasta izan zuten formatuak eraldatzen dira telebistan. RTVEk aldaketa batzuk ere ekarri ditu. ETB2ko El Conquis saioa egingo du. Horrez gain, Españoles en el mundo saioaren formatuari buelta eman dio, eta Almudena Ariza kazetariarekin Españoles en conflicto saioa estreinatu zen atzo gauean.

Dena itzuli egiten da. Atzo Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna izan zen, eta Instagramen Dulceida influencer-ak albiste bikaina eman zigun lesbianoi: bere bikotekidearekin itzuli da. Instagrameko bizitza dokumental bihurtu zuen Dulceidak —Prime Videon ikusgai dago—. Plataformak telebista tradizionalaren modetara ere itzuli dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...