Noiz sortua: 2019-03-14 00:30:00

EKOGRAFIAK

Maitasun aitorpena

Lander Arretxea -

2019ko martxoak 14

Begi onez ikusten dugu, bai, eta joera orokorra hori izan da —gutxienez— azken bi milurtekoetan. Baina aitor dezagun: zaila da hezur-haragizko pertsona bat esfortzu handiegirik egin gabe maitatzea. Baita ia-ia derrigortu egiten zaituen lotura moral edo familiar bat duzunean ere. Zure tankerako —apur bat hobea, kasurik onenean— beste bat ondoan nahi izatea: bere aje petralekin, bere eztabaida-galtzen-ari-denean-ihes-egiteko-estrategia infantilekin, bere zurrunkekin, bere ego disimulatua eta auto-gezur nabariekin, ulertzen duzula diozunean ere ulertzen ez diozun horrekin guztiarekin...

Horregatik da puskaz aukera atseginagoa —aukeratzerik balego, behintzat— fikziozko pertsonaia batekin maitemintzea. (Ez bedi nahastu hau aktore batekin maitemintzearen aukera askoz ere traketsagoarekin). Barkatzea, ulertzea, enpatizatzea... Esperientziaren talaiatik diotsuet: fikziozko pertsonaia batekiko garatzen duzuna maitasun leiala baina askea da, beldurtzen ez duena, bestelako harreman eta zereginekin erabat bateragarria, errealitatearen zipriztin deseroso horiek gabea. Halakoa da Fiona Gallagherri zor diodana. Edo halakoa izan da, bederen, kolpetik bere familia desegituratua, lagunartea, Chicago, eta ondorioz, lotzen gintuen telesail kutuna —Shameless-en bertsio estatubatuarra—, uzteko erabakia hartu duen arte.

Ezin esan ulertzen ez zaitudanik, Fiona. Nahikoa egin duzu, pronostiko guztien kontra, hogei bat urtez zure anai-arreba guztien alde. Nahikoa sufritu duzu Frank aitaren presentzia eta ausentzia —ezin jakin, gehiago zer- bakoitza. Zuk ere merezi duzu behingoagatik inguruko guztien erantzule sentitzearen zamatik libre bizitzeko tartea. Badakit, gainera, —desoreka ekonomikoak tarteko— Emily Rossum aktoreak telesaila uztea erabaki izanak prezipitatu duela zure agurra. Gidoilariek ez dutela beste aukerarik izan. Ez dut ezer zuri aurpegiratzeko.

Zoazen tokira zoazela, onena opa dizut, Fiona. Ezin zitekeen bestela. Baina uste dut zu bezala nik ere egingo dudala etxe horretatik alde: maitasun berriagoen bila; Chicago utzi eta atzera begiratu gabe. Beste pertsonaia guztiak geratuko diren lekuan zure ausentzia bakarrik ikusiko bainuke nik. Badira kapitulu bakarra irauten duten maitasun istorioak. Bederatzi denboraldi luzez eutsi dio honek.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Patricia Fanlo, Laura Imaz, Jose Espinoza, Marina Delgado eta Irati Ormazabal medikuak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ondorioei begira

Arantxa Iraola

Erne daude medikuak, COVID-19ak pazienteetan nolako ondorioak izan ditzakeen begiratzen: lehen irudipenen berri eman du Iruñeko Ospitale Guneko sendagile talde batek

Bilboko mintzapraktika sareko Ioana haurrak eta Sergio Garcia boluntarioak astean hiru aldiz egiten dute mintzapraktika, bideo deien bidez. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Euskara izan dezaten

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eskolak itxita, euskaraz egiteko aukerarik gabe geratu dira milaka ume eta gazte: mintzapraktika sareak sortu dituzte. Bilbo Handian 450 haurrengana heldu dira

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna