gorka julio
IRLEN SAREA

Superfollowerrak

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Twitter esfera publikoaren zati batean bilakatu dela zalantzan jartzen duen gutxi dago. Ez da jendartearen isla, baina ez da kasualitatea pertsonaia publiko askok bertan komunikatuak egitea, adibidez. Horregatik bada ere, garrantzitsuak dira aplikazioan gertatzen diren aldaketak. Datozenak handiak dirudite.

Ez dugu ahaztu behar Twitter negozio bat dela, Interneteko sare sozial bat. Beste sare sozial askok bezala, dirua publizitatetik jasotzen du. Hau da, bere erabiltzaileek sortutako edukia kontutan hartuta, erabiltzaile horiek egiten duten erabilera, jarraitzen dituzten pertsonak eta edukiak aztertuz, iragarkiak jarri eta iragarleek ordaintzen dute plataforma.

Badirudi, hemendik aurrera superfollower edo superjarraitzaile egiteko aukera eskaini nahi duela plataformak. Zenbait erabiltzailek, beren jarraitzaileri eduki berezitua eskaintzeagatik, albiste buletin bat jasotzeagatik edota babesa adierazteko iruditxo bat emateagatik dirua jasotzeko aukera izango dute.

Ez da erabaki hori hartzen duen lehen plataforma, eztaarrakastaz dohaintzak jasotzeko bidea eskaintzen duen lehen tresna ere; ezagunenetarikoa Patreon da. Horregatik, merkantilizazio mota horrek sortzen dutena aurreikusi dezakegu.

Plataforman irekian eskaintzen den edukiaren kalitatea jaitsi dezake. Ez da berdina edukia berariaz Twitterrerako sortzea kontzienteki —profesional moduan— edo nolabait eduki ona sortzea erabiltzaile arrunt moduan. Lehenengoentzako interesgarria izan daiteke neurria, baina askotan gertatzen da bigarrenak ere, lehen irekian eskaintzen zituzten edukiak merkantilizatu nahia, eta, beraz, irekian ez direla eskainiko.

Eduki sortzaileei ordaindu behar zaion edo ez, eztabaidan ere sakontzen du eta interesgarria da, baldin eta aukera ematen badute irekian eskaintzen dena murriztu gabe, egileari dohaintza bat eginda edo egiten duen lana mantentzeko zuzenean ordainduz. Ohitzen ari gara harpidetza digitalak ordaintzera; euskal herritarren gehiengoak du ikus-entzunezkoen alorrean, behintzat, horrelako bat. Ohituko ahal gara zuzenean eduki sortzaileei ere ordaintzera?

Hala ere, ezin ahaztu, beste esfera baten merkantilizazioan sakontzea dela hori, eta norbaitek ordaindu beharko baligu, Twitter litzatekeela. Ez bakarrik batzuri: denori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.