Albistea entzun

IRLEN SAREA

Kontakizuna

Gorka Julio -

2021eko maiatzak 1

Ahots bidezko kontakizunak maite ditugu, entzutea askok, kontatzea beste batzuk. Istorio horiek kontatzeko forma berriak ere asmatu ditugu (ikus-entzunezkoen) aro digitalean. Ez dakit baina, balio gehiegirik ematen diegun.

Ikus-entzunezkoak nagusi izateak badu galera neurtu gabe bat, jende oso baliagarria galtzen dugu bidean. Youtuber, Tik-toker edo (telebista) Tertulier forma ezberdinetan bere irudia jokoan jartzeko prest dagoen jende askorik ez dago. Dagoena, oso ahaldunduta (edo puztuta) egon ohi da; gutxi dira natural euskarri horri ekiten diotenak. Aldiz, audio bidezko komunikaziora jende gehiago ausartzen da eta hala ere, formato zehatz batzuetan, mikroak tarteko, batzuk ere galtzen ditugu bidean.

Hala eta guztiz ere, audioari garrantzi gehiago eman behar diogu. Alde horretatik poztekoa da behingoz EITBk Podcastei zuzendutako atari berria. EITB Podkast atarian jasoko dituzte beren materialetatik podcast moduan jaso daitezkeen edukiak, artxibotako eduki interesgari serializagarria, baita produkzio berriak ere. Bereziki interesgarria akaso, fikzioari lotutakoak; aurretik egin ziren Koldo Almandozen Jon eta Jone ahaztu gabe. Beste arlo batera pasatuz, istoriak kontatzeari lotutako kontakizun honetan, Whatsapp eta Telegram audioak normalizatu ditugu. Audio zatitxo digital asinkrono horiek hainbaten artean partekatzeko audio istorioak harilkatzeko aukera eman digute. Gure artean podcast txikiak partekatzen ditugu eta batzuk podcast kanal moduan ere erabiltzera ere pasa dira.

Horren bueltan, Twitterrek orain arte iPhonetarako ziren Spaces-ak ere gaitu ditu telefono guztietan. Horien bidez partaide ezberdinak izan ditzaketen audio tertuliak egin daitezke orain bertan, famatua izan den Clubhouse aplikazioaren antzeko funtzioekin. Ikusteko dago, tertulia, elkarrizketa edota audio-foroak sortzeko aukeraren orokortze honek nora eramaten gaituen.

Istorio kontaketari, narratibari, kontalaritzari forma berriak topatzen dizkiogu etengabe, ziurrenik Juan Ignacio Perezi irakurritako dibulgazio artikulu batean irakurri nuen bezala hainbat gauzen artean, lankidetza sistema eraginkorrak artikulatzen laguntzen digutelako. Mundua konpontzeko egiten zenituen hitz-aspertuak faltan botatzen ari bazara, horren arrazoia uste baino garrantzitsuagoa da agian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.

Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...