Albistea entzun

IRLEN SAREA

Normala apurtu

Gorka Julio -

2022ko urtarrilak 15

Txip eskasia dela eta, Canon enpresak bere inpresorentzako tinta kartutxoak txip gabe bidaltzen hastea erabaki du, egoera konpondu artean. Txip horiek Canon tinta kartutxo originalak identifikatuak izateko balio dute, baina egoera horrekin Canon berak erakutsi behar izan die erabiltzaileei kontrol hori nola saltatu. Babes hori edo babesa baino giltzarrapoa den hori, kontrol neurri hutsa dela aitortuz.

Bezeroei ezer gertatu ez balitz bezala jokatzeko eskatu die. Dorothyk Ozeko magoa-ren trikimailuak ezagututa, sinisten jarraitzea eskatzea bezala litzateke edo Matrix-eko Neok pastila gorriak inongo efekturik egin izan ez balio bezala jokatzeko eskatzea bezala. Finean, normal jokatzea eskatzen ari gatzaigu.

Normala norman murgilduta egotea da benetako tranpa. Onurarik ez, kontrol enpresariala eta horrekin mozkinak lortzeko mekanismoak argituta, beste helbururik ez duten mekanismo zapaltzaileak erabiltzea da norma. Erosiagatik ere, guztiz zurea ez den gailu baten kontrola mantentzen jarraitzea da norma. HP bezalako enpresek oraindik pauso bat gehiago ere ematen dute, eta harpidetza bidezko mekanismo automatiko batez beren tinta zerbitzura lotzen zaituzte, beste inongo tintarik erabiltzeko aukerarik izan ez dezazun.

Inpresorei eta gailuei lotuta ez ezik DRM moduko giltzarrapo horiek digitalak diren objektuetan topa ditzakegu. Amazonen erosi duzun liburu bat Kindlea ez den liburu elektroniko batean irakurri nahi baduzu zailtasunak izango dituzu. Erositakoa izanik ere, programa baten bidez giltzarrapoa kendu eta orduan bakarrik erabili ahalko zenuke beste irakurgailu batean. Normaltasuna, kasu horretan, milaka aldiz kopiatu daitekeena mugatzea eta gailu zehatzei lotzea da. Normala, beraz, eskasia sortzea dela dirudi; hori gabe sistema ekonomiko zaharkitu horrek ez du funtzionatzerik. Eskasia hori artifizialki sortu behar bada ere, sortzeko prest dagoela ere erakusten digute. Aldiz, normalitate hori apurtuta, eskasia sortzen duen hori apurtuz, oparotasuna askatuz, errealitate berri batean sartzen gara. Nahikoa da Canonek berak bere ohiko kontrolak saltatzeko emandako argibideak jarraitzea edo programa baten bidez liburu elektronikoak askatzea konturatzeko normaltzat duguna fartsa artifizial bat dela. Beste abstrakzio kapa bat soilik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»

Itsaso Jauregi

Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».
Nahia Sillero eta Sua Enparantza. ©EITB
 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.