gorka julio
IRLEN SAREA

Beharrak asetu

2020ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Behar komunak aurkitu eta horiek erantzuteko, elkarrekin bideak aurkitzea, erraza esatea, baina egiten zaila den bidea da. Neoliberalismoaren indibidualizazio prozesuak zer esan handia du horretan, baina baita prozesu horiek elkarrekin lantzeko eta eztabaidatzeko behar duten lana; bereziki, hasieran.

Ekonomiaz ariko garela dirudi eta hala da, baina horretarako meet.coop zerbitzua baliatuko dugu eredu moduan. Zerbitzu hori bideokonferentziak egiteko zerbitzu kooperatibo bat da. Hau da, software librea oinarri hartuta, bideokonferentzia zerbitzua ematen duen eta erabiltzaileek elkarrekin kudeatzen duten zerbitzu kooperatibo bat da.

Mota ezberdinetako kideak ditu. Parte hartzailea, doako kontu bat —dohaintza bat egitea estimatzen dute— egin eta erabiltzen duen erabiltzaile soila; erakunde kideak, komunen inguruan edota ekonomia sozial eraldatzailean kokatzen diren erakunde erabiltzaileak, 500-1.000 euro bitarteko hasierako ekarpen bat egingo dutenak eta plataformaren erabakietan parte hartuko dutenak batzarrean; saio antolatzaileak, zenbait grabaketa eskumen dituen erabiltzailea; Devops partaideak, plataformaren kudeaketa teknikoan parte hartu dezaketenak. Ezaugarrietan ere bereizten dira, eta kooperatibismoari eta ekonomia sozial eraldatzaileari lotutako oinarriak dituen eredu bat sustatzen dute; non zazpi oinarri kooperatiboak kontutan hartzen dituzten: atxikimendu librea eta erretiro librea; bazkideen kontrol demokratikoa; bazkideen partaidetza ekonomikoa; autonomia eta independentzia; hezkuntza, gaikuntza eta informazio eskubidea; kooperatiben arteko lankidetza; komunitatearekiko atxikimendua.

Labur esateko, beharra zuten zenbait erakunde sustatzaileek, beharra detektatu eta soluzio bat proposatzen dute, baina soluzio hori ez dute haientzako soilik egin nahi, eta ireki egiten dute. Horrela, behar bera duten beste batzuek ere parte hartu dezakete, konpromisoak hartuz, eta hasieratik erabakietan parte hartuz. Erakunde horietatik kanpoko norbanakoei, doako zerbitzu bat ere eskaintzen die plataformak, «zerbitzu publiko» moduko bat.

Beharrak asko ditugu jendartean; eredu horien bidez eta teknologia lagun, elkarrekin asetu nahi ditugun erabakitzea tokatzen zaigu orain. Baina egingarria da, beti izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.