Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

EKOGRAFIAK

Tortura ikusi, amai dadin

Miren Manias -

2019ko ekainak 26

Sare sozialetan era masiboan zabaldu ezean, gertaera garrantzitsu asko itzalean gera daitezke. Hala nola Onintza Enbeita BERRIAko zutabegilearen kontrako jazarpena, Lucia Baskaran idazlearen kontrako mezu zaparrada —Hasier Etxeberria Sautrela telebista saioko aurkezle ohiaren heriotzaz pozten dela iradokitzeagatik—, edota Mexikoko 43 ikasleren desagertzearen gaineko bertsio ofizialaren sinesgarritasun falta. Azken horretan, zehazki, sare sozialetan zabaldutako tortura bideo batek areagotu ditu zalantzak. Irudietan ikus daitekeenez, torturatua izaten ari den atxilotuak poliziari leporatzen dio hainbat gazte berekin eramatea, ikasle mexikarrak desagertutako egunean. 2014ko irailaren 26an, hain zuzen ere.

Tortura ez da kontu berria. 1989ko apirilaren 19an, korrika egiten ari zen emakumezko bat bortxatu egin zuten Central Parken (New York, AEB). Eta gau berean, parkean liskarretan zenbiltzalako, hainbat gazte beltz atxilotu zituen Poliziak. Fiskaltzak, baina, sexu erasoarekin lotu zituen bost gazte, tortura baliatuta. Galdeketak egiteko, bi taldetan banatu zituzten. Guzti-guztiak defentsa abokaturik gabe egin ziren, eta horietako gehienak gazteen senideen presentziarik gabe. Adingabeak ziren gehientsuenak. Film baterako gidoi perfektua dirudi, baina ez da fikzioa, lagunok. Benetan gertatutako istorioa da. Ava DuVernay zinemagileak bildu du orain lau ataletako ikus-entzunezko batean, hain justu, When they see us (Ikusten gaituztenean) izeneko websailean (telebistak Interneterako ekoiztutako edukia). Netflix plataforman dago ikusgai, maiatzaren 31tik.

Ez nuen The Central Park five (Central Parkeko boskotea) istorioaren berri. Izatez, DuVernayren lana sare sozialetan era masiboan zabaldutakoan jakin dut. 30 urte geroago, istorioaren protagonistak elkarrizketatu ditu Oprah Winfrey telebistako aurkezle afro-amerikarrak; ordubeteko saio berezia Netflixen ikus daiteke (Oprah Winfrey Presents When They See Us Now). Honako hau dio elkarrizketatuetako batek: «Hemen gaude 30 urte geroago. Ez da gauza handirik aldatu. Oso pozgarria da niretzat gaiari buruz hitz egiteko aukera izatea, berriro halakorik ez gertatzeko. Eta hau ikustea mingarria bada guretzat, beharrezkoa da arrazismoa eta injustizia kasuak amaitzea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Netflix Euskaraz herri mugimenduaren agerraldia, Durangon, apirilaren 17an. ©Endika Portilo / Foku

Ikus-entzunezkoen legeak ez baditu kuotak ezartzen, ERCk ez ditu babestuko Espainiako aurrekontuak

Paulo Ostolaza

«Hizkuntzaren gaiarekin ERCri adarra jotzea negozio txarra da», adierazi du Gabriel Rufian subiranisten bozeramaileak. Legea bere horretan onartuko balitz, Netflixek, Disney Plusek, HBO Maxek eta Amazon Prime Videok ez lukete edukiaren %6 gutxienez euskaraz, katalanez edo galegoz izan beharko. Espainiako Gobernuak adierazi du, bestalde, zabalik dagoela negoziaziorako eta legearen tramitazioan aldaketak egiteko.

 ©JON URBE / FOKU

«Egin kontu: ez daukat gonarik, ez mototsik, baina liburuzaina naiz»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Topikoen kontrako borrokaz eta liburutegien egiteko berriez ari da Juarez. Muskizko liburuzaina da, eta haien elkarteko burua. 30 urte bete ditu elkarteak berriki. 'Antolatzearen diziplina' liburua itzuli dute.
1 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Olibak jaso, olioa egiteko

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Euskal Herrian ere badira olibondoak eta badago oliba olioa. Nekazariak eta dolareetako langileak buru-belarri dabiltza lanean azken asteetan, aurten jasotako uzta olio bihurtzen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.