Albistea entzun

IRLEN SAREA

Utopiarik bada

Gorka Julio -

2023ko maiatzak 13

Googlek bere adimen artifizialari lotutako ikuspuntua aurkeztu du, Deepmind-ek eta Google Brain-ek bat egin ondoren. Google Deepmind berria adimen artifizialaren Googleren ikuspuntua praktikara eramaten ari da. I/O ekitaldian beren PaLM2 eredu berria, eta horrek Bard txatbotean eta beste alor guztietan izango duen eragina azaldu dute.

Google-ren erantzunak jasotzen denbora gehiago pasatzea nahi du, eta denbora gutxiago sareko iturri originaletan. Sortu zenetik, Google sare irekian zegoen edukiari esker hazi da, horietara trafikoka bideratzen zuelako. Horrek kontrol handia eman izan dio, trafikoa bideratzeko boterea ez da gutxi. Baina hori gutxi balitz, orain, erraldoi teknologikoak sare irekia gehiago kontrolatu nahi du bere zerbitzuen bidez. Bertatik erreserbatu ahalko dira hegaldiak, lehen webguneetan kontsultatzen ziren informazioen laburpen fitxa eskainiko du, erosketak zuzenean bertatik egiteko aukera egongo da... Laburbilduz, Google sareko informaziorako sarbidea monopolizatzen saiatzen ari da.

Naomi Kleinek The Guardian egunkarian AI machines aren't 'hallucinating'. But their makers are artikuluan azaltzen duen bidean doa erabakia. Adimen artifizial sortzaileak gizateriaren eta planetaren onurarako duen potentzialaz hitz egiten du, baina egungoaren oso bestelako ordena sozial eta ekonomiko batean hedatu beharko litzatekeela adierazten du. Hau da, giza beharrak asetuko dituen eta bizitza guztiak eusten dituen planeta babestea du helburutzat.

Gaur egun, gure sistema ekonomikoa aberastasuna eta irabazia ahalik eta gehien ateratzeko diseinatuta dago, eta horrek boterearen eta aberastasunaren muturreko kontzentrazioa eta baliabide naturalen erabilera gupidagabea dakar. Bere hitzetan, testuinguru horretan, litekeena da adimen artifiziala desjabetzeko eta ingurumena hondatzeko tresna beldurgarri bihurtzea. Egozten zaizkion utopia errelatoetatik urrun gelditzen da bere bisiotik.

Benetan, gizateriak digitalki sortutako ezagutza eskuragarri guztia bahitzen ari dira baimenik gabe eta inork kontrolatu ezingo dituen produktu jabedunetan blokeatuta zerbitzu bezala eskainiko digute ondoren. Adimen artifizialaren garapena utopikoa izango bada, beste sistema baten aldeko borrokarekin batuta etorri beharko du ezinbestean.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Agnes Karrasch, Basqe Culinary Centerreko afarian, herenegun. ©BCC

Barrunbeetan kozinatzen dena

Enekoitz Telleria Sarriegi

Culinary Zinemako laugarren egunean eman dute 'She Chef' dokumentala. Agnes Karrasch bekadunak jatetxe izardunetan egindako ibilia kontatzen du. Berak eskaini du afaria BCCn.

 ©BERRIA

Bakarraren buru jana

Enekoitz Telleria Sarriegi

Jatetxe batzuk mugak ezartzen hasi dira otordua egitera bakarka doazenei. Kontrara, geroz eta gehiagok eskatzen dute otordua bakarka egitea. Tartean, jendaurrean jateari fobia diotenak ere badaude: 'solomangarefobia' dute.

 ©KANALDUDE

«Errezeta bera da, baina zapore berria eman nahi diot saioari»

Beñat Mujika Telleria

Sei urte eman zituen Crouspeyrek Euskal Irratietan, eta lehen esperientzia du telebistan, Kanaldudeko 'Harri Salda'-n. Adierazi duenez, bertako «kodeak eta moldeak» ezagutzen ari da.
Euskal bixkotxak erakusgai, aurreko ekitaldi batean, Kanbon. ©JOSEAN GIL-GARCIA

Bixkotxaren usaina

Enekoitz Telleria Sarriegi

Euskal bixkotxaren XX. jaia ospatuko dute gaur eta bihar Kanbon. Lehiaketak, tailerrak eta gastronomia ibilaldiak egingo dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.