Albistea entzun

IRLEN SAREA

Bat eta beste

Gorka Julio -

2021eko uztailak 24

Bat edo beste, maiz erortzen gara pentsamendu dual dikotomiko batean. Gure kulturak, bat eta beste, aukera aniztasuna edo erantzun zuzen bakarrik ez izatea ez du erraz onartzen. Teknologiaren alorra ere kutsatuta dago eta maiz dikotomia faltsutan erortzen gara.

Nolabait definitu beharko bagenu gure garaia, posible dena ukatzetik bizi den mundua dela argudia genezake. Denontzako jateko daukan eta gosez hiltzen duen, etxebizitzak soberan eta kalean bizitzera kondenatzen duen sistema batean bizi gara. Ezagutza eta teknologia libreak izan eta horien aukerak mugatzen dituen sistema baten aurrean gaudela esatea errazegia litzateke, baina horrela da. Janaria eta etxebizitza, behintzat atomoz daude osatuak, ia zero kostuan errepikagarriak diren edukiekin baina zergatik eskasia sortu. Erantzun politiko-filosofiko luze bat eman genezake, baina eskasia artifizialki bada ere sortu behar duen sistema batean bizi bagara, sistema eskas batean bizi gara, alegia.

Maiz ere, gertuko eta urruneko, globalak eta lokalak diren soluzioak antagoniko bezala ikusten ditugu, ez direnean. Berandu gabiltza, adibidez, egunero galtzen ari diren, urteetan sortutako eta balio handiko eduki digital asko babesteko. Gero eta gehiago dira klik egin eta inora ez daramaten URLak. Kolektiboki sortutako talderen batek horri heldu beharko lioke (alor publiko-komunitariotik), baina talde hori sortu ondoren eta datuak hemen ere edukitzeko aukera ziurtatuta, archive.org egitasmoarekin uztartzean egon liteke gakoa.

Berdin gertatzen da datu egituratuekin. gure datuekin gauzak egin ahal izateko, big data delakoa antolatu beharra dago. Berriro ere datu horiek hemen eta ondo antolatuta landuko dituen talderen bat beharko dugu, baina akaso Wikidata bezalako ekimen bati lotuta, ekimen global horri esker datuei balio gehiago emateko.

Berdin gertatzen da EHn erabiltzen diren software libre garrantzitsuekin: Wordpress, Moodle, Nextcloud, Odoo... Gure beharretarako egokitu eta garapen lehentasunak definituko dituen ekimenak behar dira, baina aldi berean software horiek garatzen ari diren komunitateekin harremanetan. Noski sareekin ere berdin eta hortik Guifi.net bezalako sareen garrantzia.

Esango nuke, etorkizunik badugu, unibertsala eta partikularra elkartzetik etorriko dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.