Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Ezkerra

Amaia Garcia -

2023ko maiatzak 9

Zer egin zure semea arazoetan sartzen denean eta zure laguntza errefusatzen duenean? Galdera horren erantzunaren bila joateko proposamena egiten digu El hijo zurdo (Movistar Plus) telesailak. Canneseries jaialdian formatu laburreko telesailik onenaren saria jaso zuen duela aste batzuk, eta Rafael Cobosek gidatutako lehen telesaila da. Bertan, Maria Leon aktorea topatu dugu Lolaren rolean.

Lola bi munduren artean dago. Batetik, bere senarra eta bere ama daude. Sevillako boterea lortu nahi du Lolaren senarrak. Alkate izateko aukera du, eta espero du semeak sortutako arazoak bere bizitza politikoan oztopo ez izatea. Lolak senarrarekin duen harremana aspalditik apurtua dago, baina berak senarraren pean jarraitzen du oraindik. Bestetik, seme-alabak daude. Lolak hezitako pertsonak dira, eta ezinbestekoak ditu bere bizitzarekin aurrera egiteko. Beraiekin duen erlazioa oso berezia da, eta menpekotasuna da bi erlazioen oinarria. Bere alabaren babesa beharrezkoa du, baina batzuetan ez du aintzat hartzen. Lorenzo semea gehiago maite duela agerikoa da, eta semea arazoetan sartu dela jakin duenean, bere bizitza alde batera uzten du eta semearen atzetik joaten da. Lorenzo ez du erruduntzat hartzen, eta ez du sinetsi nahi skinhead talde batean sartu dela.

Bitartean, pilulak eta alkohola Lolaren lagun dira. Egoera zaila du. Horren aurrean, ahal duena egiten du. Barrutik apurtutako emakume bat da. Senarraren maitasun falta sufritu ostean, semearen maitasuna beharrezkoa du bizitzeko, baina ez du lortzen.

Amatasunaren alde zail bat agerian uzten digu telesailak. Lolaren inguruak epaitu egingo ditu haren ekintzak, eta telesailaren ikusleek ere epaitu dugu. Lola bizitza galtzen ari da Lorenzo semearengatik, baina, era berean, semearen arazo horiek hauspoa ematen diote bizitzan aurrera egiteko. Egoera horrek idazteko grina piztu dio Lolari: bere semearen istorioa liburu batean jaso du.

Lorenzo eta Lola ezkerrak dira. Ezkerra izateak konnotazio negatiboa izan du beti, eta biak okerreko bidetik joan direla dirudi. Okerreko bide hori botereak ezarritako trabaz beterik dago. Lolak bere senarraren eta amaren boterea saihestu nahi du, eta ezkerreko bidea hartu du. Bizitzaren bidean bere bizitza eta bere semea aukeratu ditu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.