Albistea entzun

IRLEN SAREA

Burujabetzaren pila

Gorka Julio -

2021eko maiatzak 22

Burujabetza teknologikoa eztabaidaren erdian kokatuko da hurrengo urteetan, baina hitzak berak interpretazio ezberdinak egiteko aukera ematen du, batzuk interes orokorretik urrun.

Arriskuetako bat burujabetza teknologikoa burujabetza nazional ez askatzaile bati lotzeko joeran dago. Macron ikusi dugu Frantziaren burujabetza teknologikoa defendatzen eta ez da bakarra izanen.

Beste arriskuetako bat eredu neoliberalaren muinean dagoen kontzertazio publiko-pribatuak estatu egiturengan daukan kontrola baliatuz, burujabetza, enpresa nazionalen (sic) autonomia estrategiko bati lotzean dago. Hau da, enpresa pribatu handiei baliabide publikoen trasbasea eta kontrolen murrizketa, kapital metaketa zalantzan jarri gabe. Azkena, burujabetza teknologikoaren alde egin nahi dutenen begiradatik ere, burujabetzaren ikuspuntu totalizatzaile bat izateari lotuta dago. Hau da, burujabetza osorik ezean, ez duela merezi pentsatzea, alegia. Burujabetza totala ezinezkoa edo oso zaila da; faktore teknologikoak gainditzen ditu, gainera. Burujabetzan kontzesioak, zesioak, pragmatismoa, aukera... nahasten dira. OSI ereduarekin edo errazago TCP/IP pilarekin aldera daiteke metaforikoki burujabetza.

Eredu horrek gailu ezberdinak sare bidez konektatzeko garaian erabiltzen diren protokoloak geruza ezberdinak dituztela definitzen du: maila fisikoak, transmisio bideak eta kodeketak definitzen ditu; datu-lotura mailak, sare homogeneo bateko bi makina konektatzeko ardura du; sare-arte mailak, sare heterogeneoen arteko komunikazioa bideratzen du; garraio-mailak, prozesuen arteko komunikazioa arautzen du eta aplikazio mailak aplikazio zehatzak (ftp, e-mail, http...). Denak dira beharrezkoak, maila fisikokoko kable edo uhin bidezko komunikazioa ahalbidetzen dutenetatik, erabiltzailetik gertuen dagoen aplikaziora arte.

Burujabetza teknologikoa pila bat balitz, azpiegituretatik hasi, datuetatik pasa eta teknologia horiek guztiak garatuko dituzten pertsonen ezagutza, denak lirateke garrantzitsuak. Geruza batek hurrengoarekin harremana dauka, baina aldi berean, autonomoa da hein handi batean. Burujabetzaren pilan beraz, geruza batean aurrerapenak eman daitezke eta horrek burujabetza orokorrean eragina izango du, dena lortzera itxaron behar izan gabe.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

«Nahiago dut 'pailazo' dei nazaten, eta ez 'clown'»

«Nahiago dut 'pailazo' dei nazaten, eta ez 'clown'»

Iñaki R. Mendoza

Narices Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren lemazaina da Virginia Senosiain: «Berdintasuna eta aniztasuna landuko ditugu pailazogintzaren bitartez».
1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

'Kearen unibertsitatean' ikasitakoak

Amaia Jimenez Larrea

Urte askoan Donostiako Tabakaleran zigarrogile izandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu 'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' dokumentalak. Lan bat baino gehiago izan da zigarrogileentzat, euren etxea izango balitz bezala ikusten baitute eraikina.

Telesailean agertzen diren aktoreetako batzuk, atzo, Donostian egin zen aurkezpenean. ©EITB

'Itxaso' telesaila gaurtik aurrera egongo da ikusgai Primeran-en

Beñat Mujika Telleria

Zortzi atal ditu, eta Nerea Mazo, Jon Plazaola eta Itziar Atienza dira protagonista nagusiak
Maider Unda borrokalaria. / ©Jaizki Fontaneda, Foku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...